Bizkaia Zientzia Plaza 2019: zientziarekin hitzordua irailaren 18tik 25era

Zientziarekin hitzordua dugu irailaren 18tik 25era Bizkaia Zientzia Plaza jaialdiaren edizio berri bati esker. Hirugarren urtez zientziak ateak irekiko ditu Bizkaia Zientzia Plaza ekimenaren bidez, adin guztientzako aproposa den zientzia-dibulgazioko jaialdi handienaren eskutik.

Bilboko Euskalduna Jauregian, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan eta Bidebarrieta Liburutegian zortzi egunez bost ekitaldi nagusietako programak gauzatuko dira hainbat erregistro eta formatu erabiliz: hitzaldiak, ikuskizunak, elkarrizketak, proiekzioak, tailerrak, e.a. Bidebarrieta Liburutegiak emango dio hasiera Bizkaia Zientzia Plazari, Leonardo Torres Quevedo ingeniari eta asmatzaile ikusgarriari buruzko hitzaldi batekin eta hortik aurrera, besteak beste, zientzia eta umorea uztartzen duten bakarrizketak edota Naukas Bilbao dibulgazio saio erraldoiaren bederatzigarren edizioa izango dira Euskalduna Jauregian.

Ekitaldien zerrenda:

  • Bidebarrieta Zientifikoa (irailaren 18an, Bidebarrieta Liburutegian):Torres Quevedo ingeniariaren katamarana eta bestelako asmakizunen 100 urteko historiari buruzko hitzaldia.
  • Ciencia Show (irailaren 19an, Euskalduna Jauregian): Bakarrizketa zientifikoen lehiaketa Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat.
  • Naukas Pro (irailaren 19an, Euskalduna Jauregian): Ikerketa-zentroetatik adin guztietako jendearengana eramango da zientzia ikertzaileen lana ezagutarazteko asmoz.
  • Naukas Bilbao (irailaren 20an eta 21ean, Euskalduna Jauregian): Zientzia-dibulgazioko ikuskizun itzela, zeinean 60tik gora hizlarik modu informal eta ausartaren bidez askotariko jakintzagai zientifikoekiko jakin-mina kutsatuko dioten jendeari.
  • Naukas Kids (irailaren 22an, Bizkaia Aretoan): Zientziarik hurbilena eta atsegingarriena gazte eta haurrentzat tailer, mintzaldi eta ikuskizunen eskutik.
  • Bidebarrieta Zientifikoa (irailaren 25ean, Bidebarrieta Liburutegian):Plastikotasuna nahieran, burmuinak salbatzeko B plana hitzaldiarekin agur esango zaio jaialdiari.

Dibulgatzailerik onenak zuzenean entzuteko, ikerketa-zentroetan egiten den lana ezagutzeko eta zientzia dibertigarri eta berrienaz gozatzeko aukera paregabea eskainiko du Bizkaia Zientzia Plazak.

Ekitaldia –horrelako lehena Estatuan– UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatzen du, Bizkaiko Foru Aldundia eta Euskampus Fundazioaren laguntzarekin. Euskalduna Jauregian antolatutako saioak EiTBko Kosmos webgunean zuzenean jarraitu ahal izango dira. Hitzaldi eta jardueretarako sarrera doakoa da.

Bizkaia Zientzia Plazari buruzko informazio guztia eskuragarri dago bzp.eus webgunean.

Xehetasunak

Hasiera data:
2019ko irailaren 18a
Amaiera data:
2019ko irailaren 25a
Informazio gehiago:
Ekitaldiaren webgunea

Egoitza

Tokia:
Bidebarrieta Liburutegia, Euskalduna Jauregia, Bizkaia Aretoa
Hiria:
Bilbo

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>