Plastikotasuna nahieran, burmuinak salbatzeko B plana

Burmuinak egokitzeko duen ahalmena neurozientziaren misterio handietako bat da, baina medikuntzako profesionalentzako ere esperantzarako ate bat zabaltzen du. Osasun eta zientziaren arloan garrantzi handiko eremu bat denez, mundu osoko ikertzaileak burmuinaren plastikotasuna baliatzen hasiak dira dagoeneko, gaixotasunak tratatzeko nahiz pazienteen bizitza hobetzeko.

Antonio Martinez Ron kazetari eta zientzia-dibulgatzailea gai honen inguruan lanean dabil, eta “Vida Extra” izeneko dokumentala ekoizten ari da azken bost urteotan. Bizkaia Zientzia Plaza (BZP) jaialdiari amaiera bikaina emango dio Martinez Ron kazetariak datorren irailaren 25ean, arratsaldeko 19:00etan, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian burmuinaren malgutasuna aztertuz “Plastikotasuna nahieran, burmuinak salbatzeko B plana” hitzaldian.

Hitzaldia, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak hilero pil-pilean dauden zientzia-gaiak zabaltzeko antolatzen duten “Bidebarrieta Zientifikoa” zikloaren parte da.

Sarrera doakoa izango da aretoa bete arte, baina bertara sartu ahal izateko gonbidapenak jasotzea beharrezkoa izango da. Gonbidapenak irailaren 20tik irailaren 25era jaso ahal izango dira liburutegian bertan, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Xehetasunak

Data:
2019ko irailaren 25a
Ordutegia:
19:00etatik 20:30etara

Egoitza

Tokia:
Bidebarrieta Liburutegia
Helbidea:
Bidebarrieta, 4
Hiria:
Bilbo

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>