Argia ezinbestekoa da bizitzarako, gizakion ongizaterako eta zientzia zein teknologiaren garapenerako. Bere garrantzia nabarmentzeko, Nazio Batuen Erakundeak 2015a Argiaren Nazioarteko Urtea izendatu zuen. Hori dela eta, hilabete honetako Zientziatekan saio berezi bat eskainiko diogu.
Abenduaren 14an argiaren ezaugarriak ikuspuntu desberdinetatik aztertuko dituzte UPV/EHUko hiru zientzialarik: Jon Azkargorta, Fisika Aplikatuko saileko ikertzailea eta irakasleak; Iker Aranjuelo, Landareen Biologia eta Ekologia saileko ‘Ramón y Cajal’ ikertzaileak; eta Miren Bego Urrutia, Animalien Fisiologiako irakasleak “Argia”ren propietate fisikoak, fotosintesian duen rola eta gizakiok nola hautematen dugun azalduko dute.
Hitzaldia Zientziateka ekimenaren parte da. Zientziateka, hilean bitan UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten jarduera da.
OHARRA: Hitzaldia Azkuna Zentroko (Bilboko Alondegia) Bastida aretoan eskainiko da doan. Sarrerak aurretik hartu behar dira Azkuna Zentroko informazio-gunean entzule moduan joateko. Sarrerak aretoa bete arte banatuko dira doan. Hitzaldi hau euskaraz izango da.
Argia
- Data
- Ordutegia
- 19:00etatik 20:30etara
- Tokia
- Azkuna Zentroa, Arrikibar plaza, 4
- Helbidea
- Bilbo