Naukas Bilbao 2015: zientzia eta umorea dosi txikietan

Ekitaldiak

NAUKAS-BILBAO-2015-Kartela-640x905

Datorren astean, irailaren 11n eta 12an, zientzia modu errazean gizarteratzea helburu duen Naukas 2015 ekitaldia izango da Bilbon. Aurtengoa, naukas.com plataforma eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eskutik datorkigun ekitaldiaren 5. edizioa da eta UPV/EHUren Bizkaia Aretoko Mitxelena gelan burutuko da.

Zorroztasuna eta umorea uztartuz, 60 hitzaldi laburren bitartez askotariko jakintza-arloekiko jakin-mina pizten ahaleginduk dira hizlariak. Horrez gain, hainbat ikertzaile, zientzialari eta adituei egingo zaizkie elkarrizketak eta, gainera, umorezko bakarrizketak, esperimentuak eta haurrentzako jarduera-programa ere eskainiko dira.

Estatu osoko hizlariek hartuko dute parte Naukas ekitaldian eta horien artean, Euskal Herriko hainbat izango ditugu. Esaterako, Ignacio López Goñi Nafarroako Unibertsitateko irakaslea eta mikrobiologoa, Joaquín Sevilla Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta fisikaria, Javier Armentia Iruñeko Planetarioko zuzendaria, Manu Arregi Bergarako Aranzadi Ikastolako irakaslea eta fisikaria edota Julián Estévez ingeniaria eta UPV/EHUko irakaslea.

Zientziaz gozatzeko aukera izango dute umeek ere Naukas Kids saioan. 6 urtetik gorako umeei zuzenduta, ostiral arratsaldetik larunbat arratsaldera, 9 hitzaldi didaktiko eskainiko dituzte txikientzako. Entzun, galdetu eta esperimentatzeko aukera izango dute gaztetxoek, zientzia hurbiletik dastatuz.

Ekitaldia doakoa da eta sarrera librea izango da aretoa bete arte.

Irailaren 11-12ko asteburuan planik ez baduzu, etorri Bilbora zientziaz gozatzera. Umeentzako zein helduentzako, Naukas Bilbao 2015.

Naukas Bilbao 2015: zientzia eta umorea dosi txikietan

Data
Ordutegia
09:00etatik 20:30etara
Tokia
UPV/EHUko Bilbao Bizkaia Aretoa
Helbidea
Abandoibarra, 3, Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.