“Mujeres con Ciencia” hitzaldia Donostian

Ekitaldiak

Datorren asteartean, martxoaren 15an, 19:30etan, Marta Macho Stadler (UPV/EHU) irakasleak, zientzia munduko emakume “ikusezinen” ekarpen erabakigarriez hitz egingo du Donostian.

Amarako Ernest Lluch Kultur Etxeak sustatutako “Zientziaren Bide Berriak programaren baitan antolatua dago ekitaldia DIPC eta Donostia Kulturaren laguntzarekin gauzatzen da.

mujeres con ciencia

Fitxa biografikoa

Marta Macho Stadler (Bilbao, 1962) Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle atxikia da. Matematiketan doktorea Frantziako Claude Bernard Lyon I unibertsitatetik, Foliazioen teoria geometrikoan eta Geometria ez konmutatiboan aditua da.

Zientziaren dibulgazioan duen interesari jarraituz, zentro kultural eta ikastetxeetan antolatutako aktibitate askotan parte hartu du. Blog desberdinetan idatzi ohi du, horien artean: ZTFNews.org (Zientzia eta Teknologia Fakultatea, UPV/EHU), Cuaderno de Cultura Científica (Kultura Zientifikoko Katedra, UPV/EHU) eta Mujeres con ciencia blogaren editorea da (Kultura Zientifikoko Katedra, UPV/EHU).

Dibulgazio zientifikoaren ildotik, bere lanaren ardatzetako bat matematikak literaturan duen presentzia aztertzea izan da: testuen eduki zientifikoa eta egitura matematikoa aztertu ditu nobelatik hasi eta komikira, antzerki obra eta testu poetikoak barne. DiVULGAMAT portalean, Espainiako Matematika Errege Elkarteko Teatro y Matemáticas y Literatura y Matemáticas saila koordinatzen du.

2015ean Alacanteko Unibertsitateko III Berdintasun Saria jaso du emakume zientzialariek Akademia munduan ez ezik aurrerapen sozialean egindako ekarpenak ezagutarazteko egindako lanagatik.

“Mujeres con Ciencia” hitzaldia Donostian

Data
Ordutegia
19:30etatik 20:30etara
Tokia
Ernest Lluch Kultur Etxea
Helbidea
Anoeta pasealekua, 7 (sarrera Anoeta estadioko 8. ate ondoan), Donostia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.