Urtarrilean, eguzki sistemaren mugetan planeta ezezagun bat egon zitekeela eman zen ezagutzera. Zenbait kalkuluren arabera, planeta batek gorputz txikiagoen multzoek osatutako orbitetan izan zitekeen eragina da iragarpen horren oinarria. Planeta berri hipotetiko hori oso iheskorra da eta oraindik ez du inork ikusi, baina dagoeneko sortu ditu hainbat galdera: Nolakoa izango litzateke planeta hipotetiko hori? Zertan oinarritzen da existitu daitekeela dioen iragarpen hori? Etengabe harritzen gaituen eguzki sistema batean alderdi ezezagunen adierazle bat da “X planeta” hori.
Ricardo Hueso fisikariak, UPV/EHUko Zientzia Planetarioen taldeko kidea, gai horri buruzko ‘Planeta X, en busca del inquilino invisible del sistema solar’ (’X planeta, eguzki sistemaren maizten ikusezinaren bila’) zeneko hitzaldia eskainiko du martxoaren 16an, Azkuna Zentroan. Zientziateka programaren barruan eskainiko den hitzaldi hau gaztelaniaz izango da.
Hitzaldia Zientziateka ekimenaren parte da. Zientziateka, hilean bitan UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten jarduera da.
OHARRA: Hitzaldia Azkuna Zentroko (Bilboko Alondegia) Auditoriumean eskainiko da doan. Sarrerak aurretik hartu behar dira Azkuna Zentroko informazio-gunean entzule moduan joateko. Sarrerak aretoa bete arte banatuko dira doan. Hitzaldi hau euskaraz izango da.
X planeta, eguzki sistemaren maizter ikusezinaren bila
- Data
- Ordutegia
- 19:00etatik 20:30etara
- Tokia
- Azkuna Zentroa, Arrikibar plaza, 4
- Helbidea
- Bilbo