Zein ikerkuntza-prozesu eskatzen zaizkie sendagaien fabrikatzaileei euren produktuak merkatura atera aurretik? Zein da nazioko zein nazioarteko agentzia arautzaileen betekizuna? Praktika medikua erabat aldatu da gaixotasunen tratamenduan lotutako aurrerapausoen ondorioz, baina ezin dugu ahaztu sendagaiek ere eragin kaltegarria ere izan dezaketela, eta hura kontrolatu behar dugula. Gaur egun, gai oso garrantzitsua da, azken hamarkadetan sendagai berri ugari eta oso anitzak ari baitira ateratzen.
Amaia Martínez Galarza Gurutzetako Ospitaleko Ikerkuntza Unitateko erizainak gai horiei buruzko hitzaldia eta mahai-ingurua eskainiko du, ‘Sendagaien inguruko ikerkuntza gizakiekin: laborategitik farmaziara’ izenekoa. Maiatzaren 25ean izango da, Azkuna Zentroan. Zientziateka programaren barruan eskainiko den hitzaldi hau gaztelaniaz izango da.
Hitzaldia Zientziateka ekimenaren parte da. Zientziateka, hilean bitan UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten jarduera da.
OHARRA: Hitzaldia Azkuna Zentroko (Bilboko Alondegia) Auditoriumean eskainiko da doan. Sarrerak aurretik hartu behar dira Azkuna Zentroko informazio-gunean entzule moduan joateko. Sarrerak aretoa bete arte banatuko dira doan. Hitzaldi hau euskaraz izango da.
Sendagaien inguruko ikerkuntza gizakiekin: laborategitik farmaziara
- Data
- Ordutegia
- 19:00etatik 20:30etara
- Tokia
- Azkuna Zentroa, Arrikibar plaza, 4
- Helbidea
- Bilbo