Zientzia bizitza hobe baterako

Ekitaldiak

Gizarte batean zientzia egiten bada, aberastasuna sortzen du jarduera horrek eta, ondorioz, herritarren ongizatea hobetu egiten du. Hala ere, bi termino horien –zientzia eta ongizatea- arteko harremana ez da beti zuzena ez eta begi bistakoa ere. Zenbait faktore dira gizarte baten aberastasuna eta ongizatea sustatzen dituztenak eta faktore horietan zientzia jarduerak izan dezakeen eragina lausotua gera daiteke eta, horrez gain, zorizkoa ere gerta daiteke sarri askotan.

Aurreko lerroetan adierazitakoa izango da Juan Ignacio Pérez UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren arduradunak datorren larunbatean, urriaren 28an, eguerdiko 12:00etan Bilboko Abando Hotelean emango duen “Zientzia bizitza hobe baterako” hitzaldiaren oinarrizko abiapuntua. Zientzia ezagutzaren izaeraz eta ezagutza horrek egungo gizartean duen eraginari buruz hitz egingo du Perez Iglesias irakasleak.

Zientzia bizitza hobe baterako

Data
Ordutegia
12:00etatik 12:45etara
Tokia
Abando Hotela
Helbidea
Colon de Larreategui 9, Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.