Emakume antropologo bat Pazifikoan

Ekitaldiak

Urruti gelditzen zaizkigun tokietako ohiturak edo aldaketa sozialak aztertzea, Mikronesian gertatzen direnak esaterako, Mariana eta Karolina Uharte exotikoetan landa-lana egitea, hirietako kaleak ikuspegi antropologiko batetik eta ikuspuntu feministarekin aztertzea, boterearekin eta gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunekin lotutako gaiak bateratzea eta haren zailtasunak, indarkeria matxista edo baloreen aldaketa agerian uztea.

Donostiako Teresa del Valle antropologo eta ikertzaileak gai horien inguruan hitz egingo du azaroaren 9an, arratsaldeko 19:30an, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian (Bidebarrieta kalea, 4) emango duen “Emakume antropologo bat Pazifikoan” izeneko hitzaldian.

Javier San Martín UPV/EHUn ikasitako kazetari eta Komunikazio Sozialeko doktoreak zuzenduko du Emakumeek zientzia egiten dute / Ellas hacen ciencia zikloaren barruko hitzaldia. Ekimen honek lau hitzaldi emango ditu azaroko lau ostegunetan.

Hitzaldi guztiak doan dira, eta denontzako daude irekita, bete arte. Hara gerturatzerik ez dutenek streaming bidez jarraitu ahal izango dituzte hitzaldiak esteka honen bitartez.

Emakume antropologo bat Pazifikoan

Data
Ordutegia
19:30etatik 21:00etara
Tokia
Bidebarrietako Liburutegia
Helbidea
Bidebarrieta Kalea 4, Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.