Publish or perish (argitaratu edo galdu) esamoldea aski ezaguna da zientziaren alorrean, eta ikertzaileen curriculumetan argitalpenek zenbaterainoko garrantzia daukaten adierazi nahi du. Zientzian ez da nahikoa behaketak egin, emaitza jakin batzuk lortu eta ondorioak ateratzearekin; hori guztia, gainera, jendaurrean jarri behar da, eta, ahal bada, mundu osoan zabalduko duten hedabideetan. Ezagutzera ematen ez den zientzia, argitaratzen ez dena, ez da existitzen. Arazoa da, ordea, hain justu horretxen mende dagoela ikertzaileen arrakasta profesionala, egonkortzeko eta aurrera egiteko aukerak. Hortik dator hasieran aipatutako esapide ezaguna.
Komunikazioaren munduak ere bere arauak ditu. Komunikazioan, argitaratzen den hori kontsumitu egin behar da. Argitaratzen ez den zientzia existitzen ez den bezalaxe, komunikazioan ere ez dira existitzen kontsumitzen ez diren edukiak: hots, ez dira existitzen irakurtzen ez diren artikuluak, entzuten ez diren irratsaioak, ikusten ez diren telesailak edota bisitatzen ez diren webguneak. Komunikazioari dagokionez, hau esan liteke: “Ikus, entzun edo irakur zaitzatela, edo gal zaitez”.
Bi arloak bat datoz hor. Eta, noski, komunikazio edo difusio zientifikoan are gehiago igartzen da alderdi komun hori. Esparru horretan, bat egiten dute bi beharrek: ikerkuntzaren emaitzak jendaurrean jarri beharrak eta, gainera, ahal bezainbeste pertsonarengana iristen direla lortzeko beharrak.
Arazoa da argitaratzeko eta komunikazio inpaktua izateko presio horren ondorioz profesionalek zintzotasunik gabe joka dezaketela, etika profesionalaren kontra, eta, are, guztiz hutsaldu dezaketela zientziaren xedea eta zientzia gizarte osoari helaraztekoa. Horrez gain, presio horrek patologiak dituzten zientzia argitalpenen sistema bat sorraraz dezake (eta sorrarazi du jada, gainera).
Horren guztiaren inguruan arituko gara datorren martxoaren 31n, Zientzia Komunikazioaren Espainiako Elkarteak eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak elkarrekin antolatu dugun mintegian. Han, gurekin izango ditugu alor horietan esperientzia handia duten zientzialari, abokatu eta kazetari bikain ugari.
Ekitaldia Bizkaiko Foru Aldundiaren eta UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen laguntzarekin gauzatu da.
Egitaraua:
Goizeko saioa
09:15: AECCren eta Katedraren aurkezpena
09:30 – 10:00: “Científicos que avalan patrañas”: Jose M López Nicolás, Murtziako Unibertsitateko Biokimika irakasle titularra eta Scientia blogaren egilea.
10:00 – 11:00: Mahai ingurua: “Los propietarios del conocimiento”.
Parte hartzaileak: Julián de Juan, Estrategia π; Ignasi Labastida i Juan, Universitat de Barcelona; Javier de la Cueva, abokatua. Moderatzailea: Elena Lázaro, kazetaria eta Kordobako Unibertsitatearen Kultura Zientifikoko eta Berrikuntza Unitateko koordinatzailea.
11:00 – 11:30: Atsedenaldia
11:30 – 12:00: “Periodistas que avalan patrañas”: José Antonio Pérez, kazetaria.
12:00 – 13:00: Mahai ingurua: “Todo por el clic y por la audiencia”.
Parte hartzaileak: Eva Caballero, Radio Euskadiko kazetaria; Antonio Martínez Ron, kazetaria eta zientzia dibulgatzailea; Luis Alfonso Gámez, El Correoko kazetaria. Moderatzailea: Alex Fernández Muerza, zientzia- eta ingurumen-gaien kazetaria.
Arratsaldeko saioa
15:30 – 16:00: “Ciencia patológica y patología editorial”: Joaquín Sevilla, NUPko ezagutzaren zabalkunderako arduraduna.
16:00 – 16:30: “Ciencia abierta vs. Ciencia cerrada”: Eva Méndez Rodríguez, Madrilgo Carlos III Unibertsitatea.
16:30 – 17:00: Atsedenaldia
17:00 – 17:30: “¿Periodismo científico o periodismo de “papers”?”: Ángela Bernardo, Hipertextual guneko zientzia erredaktorea.
17:30 – 18:00: “Darwin en la Redacción: Evolución de la imagen de la ciencia en la prensa española”: Ana Victoria Pérez, DiCYT Agentziaren zuzendaria.
18:00: Amaiera: AECC – Katedra
Izen-ematea:
Jardunaldiko sarrera doakoa eta librea da baina leku kopuru mugatua dago, beraz izena eman behar da jornadas@aecomunicacioncientifica.org helbidera mezu bat bidaliz.
Mezuan honakoak ipini behar dira: izena, bi abizenak, herria eta erakundea.
Presiopeko zientzia: argitaratu edo galdu
- Data
- Ordutegia
- 09:00etatik 18:15etara
- Tokia
- Bizkaia Aretoa, Baroja aretoa
- Helbidea
- Abandoibarra 3, Bilbo