Iritsi da nanofikzio parte-hartzailea

Ekitaldiak

Donostia International Phyisics Center (DIPC) eta CIC nanoGUNE ikerketa zentroek nanoKOMIK plazaratu dute bigarren urtez nanozientzia eta nanoteknologiaren alorrean egindako aurrerapausoak gizarteratuko dituen nanofizkiozko komiki parte-hartzailea sortzeko asmoz.

2017ko erronka, nanoboteredun superheroi baten istorio grafikoa sortzean datza, hau da, materiak nanozientzia eta nanoteknologiari esker bereganatzen dituen propietate harrigarriez baliatzen den superheroia. Aurten bi kategoria izango ditu erronkak: 14-18 urte bitartekoa eta 18 urtetik gorakoa. Sari mordoa daude jokoan eta berriztapenen artean, helduen kategoriako irabazleak aukera izango du gazteek sortutako ideia berrietan oinarritutako nanofikziozko komiki parte-hartzailea egiteko. Parte hartzeko epea irekita dago ekainaren 11ra arte.

Nanozientziak imajinazioari eskaintzen dizkion aukerak amaigabeak dira eta horietako asko naturan bertan topa ditzakegu gainera, naturak nanoteknologia sofistikatua garatu baitu. Geko izeneko musker exotikoek, adibidez, oin nanoteknologiko superitsaskorrak erabiltzen dituzte pareta bertikaletan gora igo eta grabitatea desafiatzeko sabaitik zintzilikatuz. Kameleoien kasuan ere, beren kolore aldaketa bereizgarriak azalean txertatua daukaten nanokristalezko sarean du jatorria. www.nanokomik.com webgunean nanobotere hauen azalpenak eta beste askorenak izango dituzte eskura parte-hartzaileek, egokituz edo eraldatuz komikiaren sorreran erabiltzeko.

Baina noski, interesgarriena norberak nanobotere berri eta originalak sortzea da. Horretarako, inspirazio iturri gisa balioko digute aurten nanoeskalako fenomeno harrigarrietan oinarrituz DIPC eta CIC nanoGUNEko ikerlariek prestatu dituzten bideo laburrek. Azkenik, komikilari bilakatzeko, zalantza guztiak argitzen lagunduko digun komiki bideo-tutoriala izango dugu eskura.

Erronkako hilabeteetan zehar, zientzia eta komiki tailerrak antolatu dira Euskal Herriko ikastetxeetan, Bartzelonan eta mintegi berezi bat Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako ikasleentzat. Gainera, lehenengo edizioan sortutako Dayanne eta Murillo. Nanozientziaren indarra komiki kolektiboaren erakusketa ibiltaria hiriz hiri ibiliko da.

Proiektu honek Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioaren (FECYT) laguntza jaso du.

Iritsi da nanofikzio parte-hartzailea

Hasiera data
Amaiera data
Ordutegia
00:00etatik 23:55etara
Tokia
DIPC
Helbidea
Manuel de Lardizabal pasealekua, 4, Donostia
Informazio gehiago

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.