Ondarroan, Jakinduriek mundue erreko dau!

Ekitaldiak

Bertsoak eta zientzia? Zientziarekiko interesa pizteko komunikazioa ezinbesteko tresna da eta lan horretan bidelagunak aurkitzea eta askotariko esparruak uztartzea beharrezkoa da. Uztarketa horren fruitua da irailaren 21ean, Ondarroako Beikozinin izango den ekitaldia: “Jakinduriek mundue erreko dau!” #bertsozientzia emanaldia.

Kike Amonarrizek gidatuko duen “Jakinduriek mundue erreko dau” saioan, hiru bertsolari eta hiru zientzialari izango dira oholtza gainean: Miren Amuriza, Amets Arzallus eta Andoni Egaña bertsolariak, alde batetik, eta Leire Sangroniz kimika ikertzailea, Josu Lopez-Gazpio kimikaria eta Oskar Gonzalez kimikaria eta Arte Ederretako irakaslea, bestetik.

Egitaraua:

Ondarroako Beikozinin, irailaren 21ean, arratsaldeko 18:30etan hiru zientzialarik gai bat hartu eta horren inguruko azalpen laburrak emango dituzte. Hamar minutuko hitzaldi laburretan hainbat kontzeptu azalduko dituzte zientzialariek. Kike Amonarriz aurkezle eta soziolinguistaren laguntzaz bertsolariek informazioa deskodetu eta doinua eta errima jarriko dute ondoren.

18:30. Oskar Gonzalez kimikariak “Gorria urdinaren kontra” hitzaldia eskainiko du eta jarraian Miren Amuriza, Amets Arzallus eta Andoni Egaña bertsolariek errimak jarriko diote gaiari.

19:00. Josu Lopez-Gazpio kimikariaren “Komuneko bonbari eman bai… baina jaitsi tapa!” hitzaldiaren ostean bertsolarien errimari ekingo diote.

19:30. “Tiritak, Pupu eta Loreren lagun onenak” hitzaldia egingo du Leire Sangroniz ikertzaileak eta, segidan, bertsolariek doinua jarri.

Zientzia eta bertsolaritza, bertsolaritza eta zientzia izango ditugu bidelagun UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra, Zientziaren Giltzak Elkartea, Ondarroako Udala eta Bertsutan bertso eskolaren eskutik “Jakinduriek mundue erreko dau”. Sarrera librea eta doakoa da.

Zatoz jakinduriaz eta bertsoz osatutako txapela janztera… eta ibili munduan!

Ondarroan, Jakinduriek mundue erreko dau!

Data
Ordutegia
18:30etatik 20:00etara
Tokia
Beikozini
Helbidea
Iparragirre kalea, 10, Ondarroa
Informazio gehiago

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.