Getxon, Jakinduriek mundue erreko dau!

Ekitaldiak

Bertsoak eta zientzia? Zientziarekiko interesa pizteko komunikazioa ezinbesteko tresna da eta lan horretan bidelagunak aurkitzea eta askotariko esparruak uztartzea beharrezkoa da. Uztarketa horren fruitua da irailaren 21ean, Ondarroako Beikozinin izango den ekitaldia: “Jakinduriek mundue erreko dau!” #bertsozientzia emanaldia.

Kike Amonarrizek gidatuko duen “Jakinduriek mundue erreko dau” saioan, hiru bertsolari eta hiru zientzialari izango dira oholtza gainean: Maialen Lujanbio, Jone Uria eta Amets Arzallus bertsolariak, alde batetik, eta Oskar Gonzalez kimikaria eta Arte Ederretako irakaslea, Ainara Sangroniz kimika ikertzailea eta Josu Lopez-Gazpio kimikaria, bestetik.

Egitaraua:

Bilboko Bizkaia Aretoan irailaren 21ean, arratsaldeko 18:30etan hiru zientzialarik gai bat hartu eta horren inguruko azalpen laburrak emango dituzte. Hamar minutuko hitzaldi laburretan hainbat kontzeptu azalduko dituzte zientzialariek. Kike Amonarriz aurkezle eta soziolinguistaren laguntzaz bertsolariek informazioa deskodetu eta doinua eta errima jarriko dute ondoren.

19:30. Oskar Gonzalez kimikariak “Gorria urdinaren kontra” hitzaldia eskainiko du eta jarraian Maialen Lujanbio, Jone Uria eta Amets Arzallus bertsolariek erritmoa emango diote.

20:00.”Tiritak, Pupu eta Loreren lagun onenak” hitzaldia egingo du Ainara Sangronizek eta, segidan, bertsolariek doinua jarri.

20:30. Josu Lopez-Gazpio kimikariaren “Komuneko bonbari eman bai… baina jaitsi tapa!” hitzaldiaren ostean bertsolarien errimari ekingo diote.

Zientzia eta bertsolaritza, bertsolaritza eta zientzia izango ditugu bidelagun UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra, Getxoko Udala eta Algortako Bertsolari Eskolaren eskutik, “Jakinduriek mundue erreko dau 2017” ekitaldian. Sarrera librea eta doakoa da.

Zatoz jakinduriaz eta bertsoz osatutako txapela janztera… eta ibili munduan!

Getxon, Jakinduriek mundue erreko dau!

Data
Ordutegia
19:30etatik 21:00etara
Tokia
Algortako Andrés Isasi Musika Eskola
Helbidea
Basagoiti Etorbidea, 77, Getxo
Informazio gehiago

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.