Estresa omen da organismoak balizko arrisku eta mehatxuetatik babesteko erabiltzen dituen mekanismoetako bat. Orain arte, ikerketak patologia honen ondorio kognitiboen azterketan oinarritu dira, baina azken urteotan, estresak giza-portaera aldarazteko eta jokabide sozialarekin lotutako garuneko aldeari eragiteko duen gaitasunari buruzko ikerketa garrantzitsuak zabaldu dira.
Hauxe izango da Carmen Sandi doktoreak azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Aretoan emango duen hitzaldiaren abiapuntua. Hitzaldia 18:30etan hasiko da, garuna eta honi eragiten dioten patologien ikerketa zientifikoa ardatz dituen Achucarro Forum dibulgazio-zikloaren barruan.
Carmen Sandi doktoreak ibilbide luzea egina du estresaren eta honi atxikitako ondorioen ikerketan. Mundu osoan emandako hitzaldiez gain, 160 ikerketa eta saiakera artikulu baino gehiago idatzi ditu. Dibulgazioarekin batera, Sandi ikertzaile dabil Lausanako Eskola Politekniko Federal ospetsuan (Suitza), eta berrikitan, Neurozientzia Elkarteen Europako Elkarteko (FENS) presidente izendatu dute.
“Nola eragiten die estresak gure portaera sozialari eta honen oinarri zerebralei?” izenburupean, adituak estres akutuaren eta kronikoaren ondorioak erakutsiko ditu jendaurreko hitzaldian, baita adin goiztiarrean bizi izandako esperientzia traumatikoek jokabide sozialetan eta portaera oldarkorretan duten eragina ere. Era berean, doktoreak animalietan egindako ikerketak aztertuko ditu, estresak garunean eragiten dituen soziabilitatearen alterazioen nahiz oldarkortasunaren mesedeko aldaketak bistaratzeko.
Achucarro Forum hitzaldi-zikloa, ACHUCARRO neurozientziako euskal ikerketa-zentroak antolatu du UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) lankidetzaz. Garunarekin lotutako bitxikeriak eta gai berritzaileak publiko orokorrari hizkera ulertarrazean hurbiltzea da hitzaldi hauen helburua.
Publiko guztientzako hitzaldi hau doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da forum@achucarro.org helbidera mezua bidaliz edo 94 601 81 35 telefonora deituz.
Nola eragiten die estresak gure portaera sozialari eta honen oinarri zerebralei?
- Data
- Ordutegia
- 18:30etatik 20:00etara
- Tokia
- Bizkaia Aretoa - UPV/EHU
- Helbidea
- Abandoibarra 3, Bilbo
- Informazio gehiago
- https://www.achucarro.org/achucarro-forum/carmen-sandi