“AcuiKulturaren Mundu Mailako Eguna”-rekin bat eginez, gizarteari akuikulturak gure herrialdean duen garrantzia helarazi nahi diogu, honek garapen jasangarriarekiko eta I + G + B-arekiko duen konpromisoa adieraziz, kostaldeko herrietan aberastasuna eta ongizatea sortzen dituela kontuan hartuz.
Euskadiko Biologoen Elkargo ofizialak, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Plentziako Itsas Estazioak (PiE – UPV/EHU) laugarren aldiz jardunaldi hau antolatu dute hurrengo azaroaren 29rako.
Egitaraua:
17:00.- Jardunaldiaren hasiera, Miren Bego Urrutia (UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra) eta Manu Soto (PiE-UPV/EHU)
17:10.- Koldo Arrese, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritza: “Akuakulturaren ustiaketa eta proiektuak Euskadin”.
17:25.-Alberto de Diego, UPV/EHU: “Osasun-txartela: balio erantsia akuikulturan”.
17:40.- Nadia Conlledo, Kardala – Mutriku: “Espezie berriak akuakulturan”.
17:55.- Maddi Badiola, HTH aquaMETRICS: “Industria akuikolaren uretako birzirkulazio sistemak industria akuikolaren etorkizuna: jasangarriak ote?“.
18:10.- Unai Aldalur, AZTI Tecnalia: “Molusku bibalbioen ugalketa Euskal kostaldean”.
18:25.- Marta Revilla, AZTI Tecncalia: “Fitoplankton toxikoa eta Euskal Herriko molusku bibalbioen hazkuntza eremuetako biotoxinak”.
18:40 – Mahai-ingurua.
19:30.- Bukaera.
Jardunaldiko sarbidea doakoa da lekuak bete arte, baina beharrezkoa da izena emateko formularioa betetzea Euskadiko Biologoen Elkargo ofizialaren webgunearen bidez.
Jardunaldia: AcuiKulturaren Mundu Mailako Eguna
- Data
- Ordutegia
- 17:00etatik 19:30etara
- Tokia
- Bizkaia Aretoa - UPV/EHU
- Helbidea
- Abandoibarra 3, Bilbo
- Informazio gehiago
- https://www.cobeuskadi.es/ikastaroak-eta-jarduerak/celebracion-dia-mundial-acuikultura-29-nov-2018-2