Bioesperientziak II. Jardunaldia / II Jornadas Bioexperiencias

Ekitaldiak

Hurrengo apirilaren 30an ospatuko da Bilboko Bizkaia Aretoan Bioexperiencias azokaren bigarren jardunaldia. Biologian interesa duten ikasleei eta gainerako entzuleei ere, biologia zientzia eta lanbide gisa ezagutzera ematea batetik, eta biologiako adar desberdinetan lan egiten duten profesionalentzat eztabaidagunea sortzea da hitzaldi horien helburua.

BioExperiencias

Euskadiko Biologoen Elkarteak antolatzen ditu Bioexperiencias jardunaldiak Euskal Herriko Unibertsitatearen Kultura Zientifikoko Katedrarekin elkarlanean.

UPV/EHUren Paraninfoko Arriaga aretoan izango dira hitzaldiak. Sarrerak doan dira, bete arte. Hitzaldiak gaztelaniaz eskainiko dira eta, jarraian, galderak egin ahal izango dira.

Hauxe izango da jardunaldiaren programa:

  • 18.30: “Uraren kudeaketa 2000 urteko Esparru Zuzentarauaren inguruan”. Iñaki Urrizalki, ingurumen-aholkularia eta Uraren Euskal Agentziaren Zuzendari Nagusi Ohia.
  • 19.00: “Sistema akuaponikoetan (RAS) tilapientzako dieta espezifikoak formulatzeko azpiproduktuen erabilera” Beatriz Díaz, BREEN, S.L. enpresako ikerketa-teknikaria
  • 19.20: Genetika klasikotik banakakoen genomikara“. Marian Martínez de Pancorbo, EHU/UPVren Zoologia eta Animalia Zelulen Biologiako Departamentuko Zelulen Biologiako Katedraduna.

Informazio osatua, Euskadiko Biologoen Elkartearen blogean.

Bioesperientziak II. Jardunaldia / II Jornadas Bioexperiencias

Data
Ordutegia
18:30etatik 20:00etara
Tokia
UPV/EHUko Bilboko Bizkaia Aretoaren (Abandoibarra, 3) Arriaga gelan.
Helbidea
Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.