Gizartea eta zientziaren arteko zubiak eraikitzeko asmoz Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroak SOMMa-rekin batera, 100xCiencia.4 ekitaldia antolatu du azaroaren 22 eta 23an Donostiako Tabakaleran. “Zer egiten du zugatik zientziak?” izenburua duen ekitaldiak bi helburu nagusi ditu, zientzia gizartera hurbiltzea eta egunerokotasunean honen duen eragina erakustea.
Hainbat jardueraz osatuta egongo den ekitaldia sarrera librekoa eta doakoa izango da eta hurbiltzen den ororentzat ateak zabalik izango ditu. “Zer egiten du zugatik zientziak?” ekitaldia azaroaren 22an hasiko da 16:00etan eta azaroaren 23an, goizez, izango du jarraipena. Bertan hainbat arloetako 13 standak egongo dira, nanomedikuntza, neurozientzia, fisika, matematika, klima-aldaketa edota errealitate birtuala oinarri izango duten erakusleihoak. Horrez gain, 10 minutuko 18 hitzaldiak emango dira bi egunean zehar. Standak eta hitzaldiak hainbat ikerketa zentroko ikertzaileen eskutik gauzatuko dira eta erakutsiko hauen bidez jakitera emango dute zer-nolako inpaktua duen beraien ikerketak gizartean. Erakustaldiak, jarduera interaktiboak eta muntaia bisualez osatuko dute feria eta aproposa izango da ere familiarekin batera zientziaz gozatzeko.
Egitaraua:
Azaroaren 22a, ostirala.
16:00-17:00 100xCiencia.4 irekiera ekitaldia
- 16:00-16:15 Manuel Carreiras, BCBL zentroko zuzendariaren ongietorria.
- 16:15-16:30 Luis Serrano, SOMMa-ko presidentea.
- 16:30-16:45 Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua.
- 16:45-17:00 Pedro Duque, Espainiako Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateen Ministroa (konfirmatzeke).
17:00-20:00 Standen azoka
17:00-20:00 Hitzaldiak
- 17:00-17:10 Neureclinic, ikerketa eta bikaintasun-zentro batek sustatutako Euskadiko lehen klinika – BCBL
- 17:10-17:20 Matematikak gizartearen zerbitzuan – BCAM
- 17:20-17:30 Berrikuntza fisikako ikerkuntza zentroan – IFIC
- 17:30-18:00, Atseden
- 18:00-18:10 Telomeroen mozketak eragindako gaixotasunei zuzendutako terapia genikoa – CNIO
- 18:10-18:20 Gaixotasun arraroentzako sendagaien garapena / Atlas Molecular Pharma – CIC bioGUNE
- 18:20-18:30 Txertoen aro berria – CRG
- 19:00-19:10 Saguaren malkoetatik 600 milioi pertsonen begi lehorretara. AVX Pharma-ren historia – IN Alicante
- 19:10-19:20 ELEM Biotech: gizaki birtualen faktoria – BSC
- 19:20-19:30 Espazioa esploratzetik teknologiaren transferentziara – IAA-CSIC
Azaroaren 23a, larunbata.
10:00-13:30 Standen azoka
10:00-13:30 Hitzaldiak
- 10:10-10:20 Lesio kronikoentzako apositu adimendunak – IBEC
- 10:20-10:30 Adimen artifizialaren erabilerak, onurak eta arriskuak – ICMAT
- 10:30-11:00 Atsedena
- 11:00-11:10 Nanomedikuntzarako liposomak – ICMAB-CSIC
- 11:10-11:20 IFT, Youtuber institutua – IFT-UAM-CSIC
- 11:20-11:30 Laborategitik mahaira, jaten dugun genomika – CRAG
- 11:30-12:00 Atsedena
- 12:00-12:10 Asparia Glycomics – oinarrizko zientziak eskainitako aukera komertziala – CIC biomaGUNE
- 12:10-12:20 Poloetako Zulaketa Sakona eta milioi bat urteko izotzaren ikerketa – BC3
- 12:20-12:30 Afrikako zientziaren garapena eta hezkuntza zientifikoa sustatzeko lankidetza – GEM-DCM2
- 12:30-13:00 Atsedena
- 13:00-13:10 Zerbitzu klimatikoen ko-garapena: zientziatik herritarrengana – IFCA
- 13:10-13:20 Laborategitik merkatura: nekazaritza jasangarria, landareen osasuna eta hobekuntza begetala – CBGP (UPM-INIA)
13:30: Azoka eta 100xCiencia.4-ren amaiera
Sarrera:
“Zientzia eta Gizartearen artean zubiak eraikiz. Zer egiten du zugatik zientziak?” ekitaldia sarrera libre eta doakoa izango da, beraz ez da beharrezkoa izen-ematerik gauzatzea.
Zientzia eta Gizartearen artean zubiak eraikiz. Zer egiten du zugatik zientziak?
- Data
- Ordutegia
- 16:00etatik 13:30etara
- Tokia
- Tabakalera