Sistema Immunitarioaren sare konplexua osatzen duten zelulek, ehunek eta organoek infekzioak eragiten dituzten mikroorganismoetatik eta bestelako inbasio-eragileetatik defendatzen gaituzte, substantzia inbaditzailea detektatuz eta elkarren artean lan eginez substantzia horiek egiaztatu eta deuseztatzeko. 2014an egin ziren minbiziaren aurkako lehenengo immunoterapia tratamenduak, Sistema Immunitarioaren osagai batzuek minbizia eragiten duten zelulak aurkitu eta deusezta zitzaten.
Minbiziaren aurkako immunoterapia tratamendua kimioterapia baino eraginkorragoa izan daiteke, izan ere, minbizi-zelulei baino ez die erasotzen eta horren ondorioak ez dira kimioterapiarenak bezain suntsitzaileak izaten. Horren kariaz, 2013an, Science aldizkariak urteko aurkikuntza zientifikotzat jo zuen minbiziaren aurkako immunoterapia.
Ildo horretan, maiatzaren 2an, osteguna, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian (Bidebarrieta kalea, 4, 19:00etan) “Minbiziaren aurkako immunoterapia” izenburua daraman hitzaldia eskainiko dute itzal handiko hiru ikertzailek minbiziaren aurkako tratamendu immunologikoaren abantaila eta erronka nagusiak aztertzeko.
Hitzaldian parte hartuko dute Biocruces Bizkaia Ikerketa Sanitarioko Institutuan lanean diharduen Francisco Borrego Rabasco Ikerbasqueko Ikerketa Irakasleak eta Biocruceseko Immunologia Taldeko Ane Orrantia eta Iñigo Terrén bioteknologo eta ikertzaileek.
Hitzaldia ezagutza zientifikoa ezagutzera emateko hilero UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak bultzatuta antolatzen den “Bidebarrieta Zientifikoa” zikloari atxikita dago.
Hitzaldirako sarrera librea eta doakoa da lekuak bete arte, baina aurretik, gonbidapenak eskuratu behar dira liburutegian bertan, apirilaren 25etik aurrera. Gonbidapenak jasotzeko ordutegia 10:00etatik 14:00etara bitartekoa da goizez eta 16:00etatik 20:00etara bitartekoa arratsaldez, astelehenetik ostiralera.
Bertaratzeko aukerarik ez dutenek hitzaldiak streaming bidez ikusi ahal izango dituzte esteka honen bitartez.
“Minbiziaren aurkako immunoterapia” hitzaldi-solasaldia
- Data
- Ordutegia
- 19:00etatik 20:30etara
- Tokia
- Bidebarrieta Liburutegia
- Helbidea
- Bidebarrieta kalea, 4 , Bilbao