Zientziaz Blai: Bilboko auzoak zientziaz betez

Ekitaldiak

Bigarren urtez jarraian LOGOS elkarteak Zientziaz Blai jardunaldiak antolatu ditu, izaera didaktikoa duen dibulgazio zientifikoko proiektu bat, zeina gizarte-garapenean eta aukera-berdintasunean oinarritzen den. Izan ere, nahiz eta zenbait erakundek orain arte ahaleginak egin, kulturarako sarbidean oraindik gizarte-arrakala bat badago, bereziki kultura zientifikoari dagokionez. Eta gaur egungo gizartean, zientziaren eta teknologiaren menpe egonik, zientziaren hedapenak biztanleria ahalduntzeko eta haien erabakiak askatasun handiagoz har ditzaten laguntzen du.

Filosofia horrekin, Zientziaz Blairen jarduera Bilboko Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan kokatzen da, gizarte estigma handia pairatzen duten inguruak, baina non elkarte eta gizarte-mugimendu ugarik lan egiten duten auzo horietako egoera agerian jartzeko eta haien dibertsitatea eta berezko kultura aldarrikatzeko. Proiektu hau hainbat gizarte-eragile lanean ari diren kulturaren aldeko apustuarekin bat egiten du, eta haren asmoak dira zonalderako erakargarri gisa jokatzea, inguru horren estigmatizazioari aurre egitea eta bizikidetza indartzea.

Proiektuak bi lan-eremu nagusi ditu: alde batetik, auzo hauetako biztanle gazteak, zehazki ikastetxeetako bigarren hezkuntzako ikasleak; eta bestetik, inguru honetan bizi diren pertsonak. Maiatzaren 23tik 30era Bilboko San Frantzisko auzoan dibulgazio-ekitaldi bat gertatuko da, zonaldeko auzokideei kultura zientifikoa ezagutzera emateko helburuaz. Jardunaldi horiek publiko orokorrari irekita egongo dira, San Frantzisko auzora hurbildu eta kultura zientifikoaren aldeko apustuarekin bat egiten dutenentzat erakargarri kulturala izateko asmoz.

Egitaraua

  • Maiatzaren 23tik 30era, Berreginen Museoa (San Frantzisko kalea 14) – Aldi baterako erakusketa: “Cristales: un mundo por descubrir”.
  • Maiatzaren 23an, 18:00etan, Bilborock (Mesedeetako kaia, 1) – Zineforum zientifikoa “Ex Machina”., Miguel Ángel Veganzones (adimen artifizialeko ikertzailea).
  • Maiatzaren 24n, 18:00etan, Sarean zentro kulturala (Mariaren Bihotza plaza, 4) – Hitzaldia: “Las matemáticas en tus manos (una perspectiva cultural desde Bilbao La Vieja)”, Raúl Ibáñez (matematikaria eta dibulgatzailea).
  • Maiatzaren 24n, 21:30ean, Mariaren Bihotza plaza – Gaueko zeruaren behaketa astronomikoa Jorge Hernández astrofisikariarekin.
  • Maiatzaren 25ean, 18:00etan, Sarean zentro kulturala (Mariaren Bihotza plaza, 4) – Hitzaldiak: “Zientzia eta Gizartea:
    • Marta Macho (matematikaria eta dibulgatzailea): “Mujeres, ciencia y sociedad”.
    • Alejandro Tomás (dietista nutrizionista): “¿Cómo mides el precio de la comida?”.
    • Paula González (fisikaria): “De la edad de piedra a los materiales inteligentes: la importancia de los nuevos materiales“.
    • Jon Saénz (fisikaria): “¿Cómo predecir el tiempo?”.
  • Maiatzaren 26an, 11:00etan, Mariaren Bihotza plaza – San Frantzisko eta Bilbo Zaharraren inguruko irteera geologikoa, Blanca Martínez y Judith Balanzategui (geologoak).

Laguntzaileak: Fundación Descubre, Bilboko Berreginen Museoa, EHUko Kultura Zientifikoko Katedra, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatea, BCMaterials ikerketa-zentroa, Bilboko Udala, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako taldeen koordinakundea eta Sarean zentro kulturala.

Zientziaz Blai: Bilboko auzoak zientziaz betez

Hasiera data
Amaiera data
Ordutegia
17:00etatik 20:30etara
Tokia
San Frantzisko auzoa
Helbidea
Bilbo
Informazio gehiago

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.