Harrotasuna zientzian

Ekitaldiak

harrotasuna zientzian

Askotan beste hainbat arlotan gertatzen den bezalaxe, zientzia esparruan ere, LGBTIQ izendapen orokorraren azpian biltzen ditugun kolektiboetako kideek bidegabeko egoerak pairatzen dituzte sarri eguneroko jardunean. Pertsona horietako askok gainerakoek baino bazterketa eta jazarpen handiagoa jasaten dute beren lanpostuetan. Eta antzeko arrazoiak erabiltzen dira, karrera zientifikoak egiten dituzten gutxiengo horietako ikasleek ikasketak gainerakoek baino sarriago utzi izana azaltzeko. Egoera horiek berez bidegabeak izateaz gain, kolokan jartzen dute zientziaren izaera unibertsala, izan ere, pertsona guztiek ez dituzte zientzia praktikatzeko aukera eta baldintza berberak.

Bestalde, zientziak eta zientziaren komunikazio sozialak zer esan handia dute kolektibo horien arazo espezifikoak konpontzerakoan; esaterako, osasunarekin lotutakoak. Baina horretarako, behar-beharrezkoa da aniztasuna eta desberdintasuna benetan ezagutu eta aitortzea, sexu, genero eta sexu-aukeren aniztasunarekiko errespetaturik ez duen binarismo batekin lotutako aurreikusmoldeak baztertuz.

Hori guztia kontuan harturik, Ortzadar LGTB elkarteak, Kultura Zientifikoko Katedrak eta UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzak indarrak bildu eta “Harrotasuna zientzian. Zientzia esparruko sexu eta genero aniztasunari buruzko jardunaldia” deritzon jardunaldia antolatu dute zientzia esparruko sexu eta genero aniztasunari buruz. Bilbao Bizkaia HARRO programaren barruan antolatutako jardunaldi hau Bizkaia Aretoan (UPV/EHU) egingo da ekainaren 29an arratsaldeko 18:30ean, LGBTIQ Harrotasunaren Munduko Egunaren biharamunean.

Programa

  • 18:30 – Ongietorria entzuleei eta ekitaldiaren aurkezpena.
  • 18-40 – Daniel García Abiétar, medikua:La asistencia sanitaria a personas trans como producción material e identitaria(Trans pertsonentzako asistentzia sanitarioa, ekoizpen material eta identitario gisa).
  • 19:00 – Oihan Iturbide Aranzadi, biologoa: Aporta o aparta: el papel de la comunicación científica en el debate trans(Eman edo ospa: komunikazio zientifikoaren eginkizuna trans eztabaidan).
  • 19:20 – Elena Lázaro Real, kazetaria: “Pío del Río Hortega. Un científico en el armario. ¿A quién le importa?(Pío del Río Hortega. Zientzialari bat armairuan. Nori axola dio?).
  • 19:40 – Javier Armentia Fructuoso, astrofisikaria: “Un PRISMA para hacer la ciencia más diversa” (Zientzia anitzagoa egiteko PRISMA).
  • 20:00 – Jara Juana Bermejo Vega, konputazio kuantikoaren arloko ikertzailea: “Cómo enfrentarnos a los discursos anti-LGTBIQ desde las ciencias” (Nola egin aurre LGTBIQen aurkako diskurtsoei zientzietatik).
  • 20:25 – Agurra eta ekitaldiaren amaiera.

Edukia

Daniel García Bartzelonako Osasun Publikoko mediku egoiliarra eta UNEDeko Filosofia graduko ikaslea da. Saiakera hau idatzi du: “¿Sólo dos? La medicina ante la ficción política del binarismo sexo-género” (2019, Local Cambalache).

Oihan Iturbide biologoa da eta Zientzia, Medikuntza eta Ingurumen Komunikazioko masterra egin du. Dibulgazio zientifikoan espezializatutako Next Door Publishers argitaletxearen sortzailea da. Argitaletxe honek plazaratu zuen Soy Nicole liburua, Nicolek eta honen familiak egin beharreko trantsizioa ikuspegi sozial, familiar eta zientifikotik aztertzen duena.

Elena Lázaro kazetaria, zientzia-komunikatzailea eta Kordobako Unibertsitateko Kultura Zientifikoaren eta Berrikuntzaren Unitateko zuzendaria da. Liburu hau idatzi du: “Un científico en el armario. Pío del Río Hortega y la historia de la ciencia en España” (2020, Next Door Publishers). Doktorego-tesia XIX. eta XX. mendeen arteko emakumeen sexualitateari buruz egin zuen UCOko Historia Garaikidearen Sailean.

Javier Armentia astrofisikaria, zientzia-komunikatzailea eta Iruñeko Planetarioko zuzendaria da. PRISMA deritzon Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza arloko Aniztasun Afektibo-Sexualerako Elkarteko kide sortzailea da, hainbat komunikabideen ohiko kolaboratzailea da, eta zientzia zabaltzeko jardueretan parte hartzen ohi du. EHUko eta NUPeko Kultura Zientifikoaren Masterreko irakaslea da.

Jara Juana Bermejo Fisikan eta Informatikan doktoratu eta konputazio kuantikoan espezializatu zen Municheko Unibertsitate Teknikoan, eta Marie Curie-Athenea3i kategoriako ikertzailea da Granadako Unibertsitatean. Horrez gain, zientzia arloko eskubide, berdintasun eta inklusioaren aldeko ekintzailea da.

Asistentzia

Harrotasuna zientzian. Zientzia esparruko sexu eta genero aniztasunari buruzko jardunaldia” UPV/EHUko Bizkaia Aretoan izango da ekainaren 29an eta 18:30ean hasiko da. Sarrera doan izango da, lekuen kopurua bete arte (ez da beharrezkoa aldez aurretik sarrerak edo gonbidapenak hartzea). Bizkaia Aretora hurbildu ezin diren guztiek streaming bidez jarraitu ahal izango dute ekitaldia, EiTBko Kosmos kanalaren bidez.

Harrotasuna zientzian

Data
Ordutegia
18:30etatik 20:30etara
Tokia
Bizkaia Aretoa - UPV/EHU
Helbidea
Abandoibarra, 3, Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.