Passion for Knowledge Bilbora iritsiko da. Donostia International Physics Centerrek (DIPC) antolatutako zientzia jaialdi horretan Francesca Ferlaino eta Jean-Marie Lehn egongo dira. Ikertzaile biek hitzaldi bana eskainiko dute urriaren 3an, Euskalduna Bilbaoko 0D gelan.
Ferlainok zientzialari gazteentzako Schrödinger Prize eta Feltrinelli Award-ak irabazi zituen eta Innsbruckeko Unibertsitateko ikerketa taldearekin batera ezaugarri solidoak eta likidoak dituen materiaren egoera berri bat aurkitu zuen.
Bilbon Zero absolutuko tenperaturara hurbiltzen diren atomoak: etorkizuneko teknologia kuantikoen hardwarea hitzaldia eskainiko du arratsaldeko 18:00ean.
Lehn, berriz, 1987ko Nobel sariduna da kimikan. Bere lanaren ondorioz “kimika supramolekularra” definitu zen; hau da, bi espezie kimiko edo gehiago elkartzean sortutako entitate konplexuetan oinarritzen den kimika.
Lehnek Urratsak Materia Konplexurantz: Kimika! izenburua daraman hitzaldia emango du 18:40etan.
Hitzaldiak ingelesez izango dira baina aldibereko itzulpena izango dute euskara eta gaztelerara. Parte-hartzea doakoa da baina aldez aurretik Passion for Knowledge ekimenaren webgunean izena ematea gomendatzen da eserlekua bermatzeko.
Jean-Marie Lehn Kimikako Nobel sariduna eta Francesca Ferlaino fisikaria Bilbon izango dira Passion for Knowledge nazioarteko zientzia jaialdian
- Data
- Ordutegia
- 18:00etatik 20:00etara
- Tokia
- Euskalduna Bilbao. 0D gela.