“La entrevista” antzezlanaren liburuaren aurkezpena

Ekitaldiak

la entrevista

Datorren asteazkenean, martxoak 9an, Luisa Etxenikek eta Gustavo Ariel Schwartzek idatzitako La entrevista antzezlanaren liburua aurkeztuko da Bilbon. Idazleez gain, Juan Ignacio Perezek eta Juan Manuel Uria editoreak hartuko dute parte ekitaldian. Aurkezpena UPV/EHUko Esperientzia Geletako egoitzan egingo da, Banco de España kalean.

Hiru urtetan behin Passion for Knowledge izeneko zientzia-jaialdia antolatzen du Donostia International Physics Centerrek (DIPC). Mekanika kuantikoaren abiapuntua izan zen Bohrren eredu atomikoaren ehungarren urteurrena ospatu zen 2013an, Quantum13 izenaren pean egin zen edizioan. Ekitaldi haren programaren barruan estreinatu zen Luisa Etxenike idazleak eta Gustavo Ariel Schwartz fisikariak idatzitako La entrevista antzeslana. La entrevista DIPCren Mestizajes programaren emaitza izan zen; artistek, idazleek eta zientzialariek bat egiten duten eremu alternatiboa dugu Mestizajes programa, zeinaren bitartez arte, letra eta zientziaren arteko elkarrekintzak sustatu nahi baitituzte.

Antzeslanaren estreinalditik bi urte eta erdi igaro direnean, liburu gisa argitaratu da La entrevista. El Gallo de Oro argitaletxeak edizio elebiduna (gaztelania eta ingelesa) argitaratu du, Pedro Miguel Etxenike eta Roald Hoffmann zientzialariek hitzaurre banarekin.

“La entrevista” antzezlanaren liburuaren aurkezpena

Data
Ordutegia
19:00etatik 20:30etara
Tokia
Bizkaiko Esperientzia Gelak
Helbidea
Banco de España kalea, 2 , Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.