Zientziaren Ertzetik hitzaldi zientifikoen zikloa urriaren 6an bueltatuko da Durangora

Ekitaldiak

Aste honetan Zientziaren Ertzetik hitzaldi zientifikoen zikloari hasiera emango zaio. Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Durangoko Bizenta Mogel Bibliotekak elkarlanean antolatutako ekimenak hilean behin hitzaldi zientifiko bana eskainiko du.

Lehen hitzaldia urriaren 6an izango da, 18:30ean, Bizenta Mogel Bibliotekan. Marta Macho-Stadler Euskal Herriko Unibertsitateko matematikariak munduan zehar ikertzen ibili diren emakume zientzialariez hitz egingo du Científicas en ruta: exploradoras que abrieron caminos (Zientzialari emakumeak ibilbidean: bidea zabaldu zuten esploratzaileak) hitzaldian.

Macho-Stadler Euskal Herriko Unibertsitateko matematikaria da. Matematiketan doktorea, gaur egun Geometria eta Topologia irakasle agregatua da UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean. Horretaz gain, Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrako Mujeres con ciencia blogaren editorea da.

Hurrengo hilabeteetan beste hainbat gai jorratuko ditu Zientziaren Ertzetik hitzaldi zientifikoen zikloak. Adibidez, ilustrazio zientifikoa, minbiziarekin lotutako ikerketak edota unibertsoarekin lotutako gaiak izango dira mintzagai.

Hitzaldiak streaming bidez ikusteko aukera

Hitzaldietarako sarrera librea izango da edukiera bete arte. Hala ere, aurreko ikasturteetan bezala, aurten ere hitzaldiak streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da EITBren Kosmos kanalaren bitartez.

Zientziaren Ertzetik hitzaldi zientifikoen zikloa urriaren 6an bueltatuko da Durangora

Data
Ordutegia
18:30etatik 20:00etara
Tokia
Bizenta Mogel Biblioteka
Helbidea
Komentukalea, 8, Durango

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.