Itsasoak dakartzanak, itsaso-aldamenean ikertuz

Ekitaldiak

Bizia itsasoan sortu zan eta bertan eboluzionatzen ari da ia 4.000 milioi urtetan zehar. Ondorioz, inon ere ez gure Planetan ez da horren bioaniztasun handirik ezta horren berrikuntza molekular, metaboliko, fisiologiko zein morfologikorik.

Hemeretzigarren gizartean lehen itsasoaren ondoko ikerketa estazioak zabaldu ziran Europan bioaniztasun hori ikertu ahal izateko, Ostenden, Arcachonen, Roscoffen, Napolesen, Plymouthen… eta Iparraldeko Getarian. Hemeretzigarren gizaldian kolera sortzen zuen bakterioa (Vibrio cholera) aurkitu zen eta bakterioen ikerketa-esparruan abiatu zen, hein handi batean bakterioen kultiborako erabiltzen hazi zen alga gorrietatik erauzitako agar agarrari esker. Zenbait itsas estazio biologiko itsaso alboan isolaturik zeuden eraikinetan ezarri ziren eta UPV/EHU Plentziako itsas estazioak aldiz, XXI. mendean hartu zuen tokia tuberkulosiari aurka egiteko ospitale batean.

Itsas estazioen sorreraz eta betebeharrez hitz egingo du Ibon Cancio biologoak “Itsasoak dakartzanak, itsaso-aldamenean ikertuz” hitzaldian. Hitzaldia otsailaren 27an izango da, Ondarroako Kofradia Zaharrean, Zientziaren Giltzak Elkarteak antolatuta arratsaldeko 18:30ean.

Hizlaria:

Ibon Cancio Uriarte, UPV/EHUko Irakasle Osoa Zelulen Biologia arloan. Galesko Unibertsitateko (Erresuma Batua) Masterra Mikroskopia elektronikoan eta UPV/EHUko doktore europarra. Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologiako master graduko koordinatzailea 10 urtez.

Zelulen Biologia eta Ingurumen Toxikologia taldeko ikerlaria Plentziako Itsas Estazioan (PiE-UPV/EHU). Euskal Herriko, estatuko eta Europako 60 ikerketa-proiektutan parte hartu du. Bere ikerketak arrainen sexua desberdintzapenaren azterketa zelularrean eta molekularrean oinarritzen da. Disrupzio endokrinoaren biomarkatzaile molekularren aurkikuntzan aritzen da, batez ere xenoestrogenizitatea ikertuz. Hau da, kutsaduraren ondorioz arrain arrak zergatik emetzen diren, beraien testikuluetan arrautzak ekoizteraino, aztertzen du.

Itsasoak dakartzanak, itsaso-aldamenean ikertuz

Data
Ordutegia
18:30etatik 20:00etara
Tokia
Kofradia Zaharra
Helbidea
Erribera kalea, 9, Ondarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.