«Aldizkako barauaren eraginkortasuna obesitatearen tratamenduan» hitzaldia Bidebarrieta Zientifikoan

Ekitaldiak

Pisua galtzea helburu duten metodoen artean aldizkako barauak zeresan handia eman du azken urteetan. Otorduak eguneko ordu gutxi batzuetan egitea eta besteetan ez jatea oinarrian daukan metodoak sona handia lortu du gure gizartean. Hainbat pertsona famatuk elikatze errutina horren ustezko onurak goraipatu dituzte eta pisua galtzeko metodo eraginkor bezala aurkeztu dute.

Baina, zer esaten dute ebidentzia zientifikoek? Aldizkako barauaren inguruan aipatutako onurek oinarri zientifikorik daukate? Epe luzean jarraitu daitekeen obesitatearen tratamendu eraginkorra da?

Gizakien metabolismoa eguneko ordu batzuetan jateko diseinaturik dago, baina aktibitate orduak luzatu dituen gure bizi erritmoak hori zailtzen du, batez ere kontuan izanda elikagaiak kontsumitzeko denbora tartea 12 ordu baino gehiagokoa dela. Hortaz, elikatze errutina horren bideragarritasunaren eta ustezko onuren inguruan hausnartzea ezinbestekoa da.

Horren inguruan hitz egingo du Idoia Labayen Goñi Biologia Zientzietan doktore, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Osasun Zientzien Saileko irakasle eta ELIKOS ikerketa taldeko buruak Aldizkako barauaren eraginkortasuna obesitatearen tratamenduan hitzaldian (La eficacia del ayuno intermitente en el tratamiento de la obesidad).

Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak antolatutako Bidebarrieta Zientifikoa zikloaren barnean egingo da hitzaldia ekainaren 14an, asteazkena, 19:00etan, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian.

Sarrera librea izango da edukiera bete arte eta streamingez jarraitzeko aukera egongo da Bidebarrieta Kulturgunea kanalaren bitartez.

Hizlaria

Idoia Labayen Goñi Biologia Zientzietan doktorea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea da Osasun Zientzietako Sailean. Horretaz gain, ELIKOS ikerketa taldeko burua da. Karolinska Institutuan (Suezia) eta Georgia Prevention Instituten (Georgia) ikertzaile bezala aritu da eta 200 artikulu baino gehiago argitaratu ditu hainbat ikerketetan parte hartu ondoren. Gaur egun Institute for Sustainability & Food Chain Innovation-eko (IS-FOOD) zuzendaria da.

«Aldizkako barauaren eraginkortasuna obesitatearen tratamenduan» hitzaldia Bidebarrieta Zientifikoan

Data
Ordutegia
19:00etatik 20:30etara
Tokia
Bidebarrieta Liburutegia
Helbidea
Barrenkale, 4, Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.