Bertsolaritzak eta zientziak bat egingo dute Lazkaon

Ekitaldiak

Beste behin ere zientzia eta bertsolaritza batuko dira Jakinduriek mundue erreko dau” lelopean. Izan ere, gai zientifikoak eta bertsoak batzen dituen Bertsozientzia ekimena bueltan da eta, oraingoan, Lazkaon egingo da.

Kike Amonarrizek gidatuko du Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoiak antolatutako “Bertsozientzia: Jakinduriek mundue erreko dau” saioa.

Bertsolaritza eta zientziaren dibulgazioa batzen dituen ekimen honetan Amaia Agirre eta Nerea Ibarzabal bertsolariek hiru zientzialarik, haien hitzaldi laburren bitartez, landutako gaien inguruan abestuko dute. Horrela, bertsogai bihurtuko da Arturo Elosegi UPV/EHUko Ekologia irakaslearen “Euskal erri(o)aren bilakaera. Iraganaren arrastoak etorkizuneko erronkak” hitzaldia. Alegia, Euskal Herriko ibaiak nola berreskuratu diren abiapuntu hartuta bertsotan arituko dira Agirre eta Ibarzabal.

Gauza bera gertatuko da Itxaro Perez UPV/EHUko Erizaintza Graduko irakaslearen hitzaldiarekin. Perez “Zahartzaroan kirola ere ez dago soberan” berbaldian bizi aktiboari eusteko garrantziaz hitz egingo du. Azkenik, Josu Lopez-Gazpio zientzia-dibulgatzaileak jaioberrien eraketa-prozesuarekin lotutako teoria batean sakonduko du. Alegia, “Zikoinaren Teoria: ezkutatu diguten egia” izango da bere mintzagaia. Bertsozientziaren saio berria apirilaren 19an izango da, 19:00etan, Lazkaoko Areria Aretoan. Sarrera librea izango da edukiera bete arte.

Bertsolaritzak eta zientziak bat egingo dute Lazkaon

Data
Ordutegia
19:00etatik 20:30etara
Tokia
Areria Aretoa
Helbidea
San Jose Obrero kalea, 29B, Lazkao

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.