Zientzia eszenatokira NAUKAS Bilbaon

Ekitaldiak

Aurten ere zientzia-dibulgazioaren ekimen ezagunena Bilbora dator. Irailaren 20an eta 21ean zientzia Euskalduna Bilbaoko eszenatokira igoko da berriz ere NAUKAS Bilbaoren edizio berri batean.

Ostiral eta larunbatean, goizez eta arratsaldez, hamarnaka hizlari Euskalduna Bilbaoko eszenatoki nagusira igoko dira zientziaz hitz egiteko, betiere NAUKAS formatua errespetatuz. Hau da, ikusleei hitzaldi entretenigarri, labur eta umorez beteak eskainiz. Horrela, zientzia-dibulgazioa hiriko paisaia kulturalaren elementu bat gehiago izango da.

Sarrera librea izango da edukiera bete arte eta, gainera, streamingez ikusteko aukera egongo da EITBren Kosmos kanalaren bitartez.

Zientzia eszenatokira NAUKAS Bilbaon

Data
Ordutegia
10:00etatik 20:00etara
Tokia
Euskalduna Bilbao
Helbidea
Abandoibarra Etorbidea, 4, Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.