Bertsomatika: matematika eta bertsoak uztartzen dituen ekimena

Ekitaldiak

Bertsomatika 2025 urterako Bidebarrieta Zientifikoaren lehen proposamena da. Ekimen honek matematika eta bertsolaritza uztartuko ditu, ezagutzaren eta kulturaren adar horren arteko elkarrizketa sortuz.

Proposamen honek bi elementu oso desberdin ditu. Alde batetik, María Ángeles García Ferrero Madrilgo Matematika Zientzietako Institutuko zientzialari titularrak, Kiko “Dr. Hipotenusa” Belchí irakasle eta dibulgatzaile zientifikoak eta Álvaro Lozano Rojo Zaragozako Unibertsitateko irakasle titularrak emango dituzten hitzaldi matematikoak daude eta, bestetik, Nerea Ibarzabal eta Maialen Lujanbio gai horiek oinarri hartuta jarritako bertsoak.

Ekitaldia Espainiako Matematika Elkarteak (RSME) antolatutako VII. Ikasle Gazteen Kongresuaren harira egiten da. Marta Macho-Stadler eta Raul Ibañez UPV/EHUko irakasleak arituko dira aurkezle lanetan eta BCAM (Basque Centre for Applied Mathematics), UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra eta Bidebarrieta Liburutegiaren laguntza izan du ekimenak.

Hitzaldiak gaztelaniaz eta bertsoak euskaraz izango dira, baina Leire Vargas itzultzaile eta idazleak aldi bereko itzulpena egingo du.

Bertsomatika Bilboko Bidebarrieta Liburutegian egingo da urtarrilaren 15ean, 19:00etan. Sarrera librea izango da lekua bete arte eta streaming bidez ere jarraitu ahal izango da Kulturgunea kanalean.

Hizlariak

María Ángeles García Ferrero: Matematikako doktorea eta Madrilgo Matematika Zientzien Institutuko zientzialari titularra da. Hainbat erakundetan lan egin du, hala nola Bartzelonako Unibertsitatean, BCAMen, Heidelbergeko Unibertsitatean eta Leipzigeko Matematikako Max-Planck Institutuan. Bere interes zientifikoak deribatu partzialetako ekuazioak, alderantzizko problemak eta fisika matematikoa dira.

Kiko “Hipotenusa doktorea” Belchi: Matematikan doktorea. Estatu Batuetako, Erresuma Batuko eta Espainiako unibertsitateetan irakasle eta ikertzaile izan da. Britainiar Parlamentuan edo Japonian dibulgazio zientifikoa egiteaz gain, matematikako bideo dibertigarriak argitaratzen ditu eta Bartzelonan bakarrizketa komikoak egiten aurki dezakezu. Gaur egun institutuko irakaslea da eta topologia fisika kuantikoan nola aplikatu ikertzen ari da.

Álvaro Lozano Rojo: irakasle titularra Zaragozako Unibertsitatean, eta doktorea UPV/EHUn. Bere ikerketa sistema dinamikoetan eta bere aplikazioetan oinarritzen da, biologiaren eremuan arreta berezia jarriz.

Bertsomatika: matematika eta bertsoak uztartzen dituen ekimena

Data
Ordutegia
19:00etatik 20:30etara
Tokia
Bidebarrieta Liburutegia
Helbidea
Bidebarrieta kalea, 4, Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.