Genetikak eta haren ikerketak espektatibak, itxaropenak eta kezkak sortzen dituzte Fenomeno hori ez da arraroa, hedabideetan genetikarekin zerikusia duten gaien presentzia eta jarraipena kontuan hartzen badugu. Presentzia mediatikoaz harago, genetikaren historia gure osasuna eta bizitza irauli duten une garrantzitsuez josita dago, eta gertakari hauek herritarren interesa pizten dute. Mugarri gehienak onuragarriak badira ere, badago baten bat kaltegarria ere izan daitekeena.
Koldo Garcia Etxebarria ikertzaileak “Genetikaren gaurko mugarriak” hitzaldia eskainiko du, eta bertan, gaur egungo genetika ulertzeko hiru mugarri izango ditu ardatz: gene-informazioaren ulermena, geneen edizioa eta genetikaren dibulgazioa.
UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Durangoko Bizenta Mogel Liburutegiak antolatutako Zientziaren Ertzetik hitzaldi zikloan izango da “Genetikaren gaurko mugarriak”, hitzaldia otsailaren 7an, ostirala, Durangoko liburutegian, 18:30ean. Sarrera librea izango da lekuak bete arte.
Sarrera librea izango da lekuak bete arte eta streamingez jarraitzeko aukera ere egongo da EITBren Kosmos kanalaren bitartez.
Hizlaria
Koldo Garcia Etxebarria biologoa eta genetikan doktorea da. Ikertzaile gisa, UPV/EHUn, Bartzelonako Biologia Ebolutiboaren Institutuan eta Biogipuzkoan egin du lan, eta genetikaren hainbat alderdi aztertu ditu horietan guztietan.
Dibulgatzaile gisa, urte asko daramatza genetika eta zientziaren gizarte-ardura herritarrengana gerturatzen eta, gaur egun, Biogipuzkoako Dibulgazio eta Kultura Zientifikoko arduraduna da.
Zientziaren Ertzetik: Genetikaren gaurko mugarriak
- Data
- Ordutegia
- 18:30etatik 20:00etara
- Tokia
- Bizenta Mogel Biblioteka
- Helbidea
- Komentukalea, 8, Durango