Zer dute komunean paisaia ikusgarri batek, milaka urteko fosil batek edo bertan behera utzitako harrobi batek? Ondare geologikoaren parte dira guztiak, Lurraren historiaren lekuko, eta balio zientifiko, hezitzaile, kultural eta estetiko handia dute. Hala ere, oraindik ez da oso ezaguna hauen garrantzia. Ondare geologikoaren ingurukoak hurbiltzeko gizarteari, martxoaren 26an, 27an eta 28an “Geologia olerkari, miope eta despistatuentzat” dibulgazio-jardunaldiaren bosgarren edizioa izango da eta aurtengoaren gaia “Ondarea ondare” izango da.
Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultateko Hidro-Ingurumen Prozesuak (HGI) ikerketa-talde finkatuak antolatu ditu jardunaldiok, eta hauen laguntza izango dute: Bizkaiko Campuseko Errektoreordetza, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra, Euskal Kostaldeko Geoparkea eta Energiaren Euskal Erakundeak (EVE).
Ekitaldia UPV/EHUko Bizkaia Aretoan izango da (Bilbo), martxoaren 26an eta 27an, 16:00etatik aurrera, eta hitzaldiak zuzenean zein streaming bidez jarraitu ahal izango dira EiTBko Kosmos kanalaren bidez. Amaitzeko, martxoaren 28an (ostirala), ekitaldiari amaiera emateko, Urkiolako Parke Naturalera (Bizkaia) mendi irteera bat egingo da, non dibulgazio geologikoa eta ilustrazio zientifikoa uztartuko dira.
Egitaraua
Martxoaren 26a, asteazkena – 16:00etatik – 19:30era
- «La memoria de la Tierra. El reconocimiento internacional del patrimonio geológico» (Lurraren memoria. Geologia-ondarearen nazioarteko aitorpena) – Asier Hilario (IUGS)
- «Y… ¿cómo se gestiona el patrimonio natural?» (Eta… nola kudeatzen da ondare naturala?) – Xabier Arana (Bizkaiko Foru Aldundia)
- «Valle Salado: ¿de dónde viene la sal? ¿De dónde viene el agua?» (Anañako Gatz Harana: nondik dator gatza? Nondik dator ura?) – Iñaki Antigüedad (UPV/EHU)
- «Gestión y actuaciones en el Paisaje Natural Protegido del Diapiro de Añana» (Añanako Diapiroko Paisaia Natural Babestuaren kudeaketa eta jarduketak) – Joseba Carreras (Arabako Foru Aldundia)
- «Un llanto en la oscuridad» (Negar bat iluntasunean) – Inma Mugerza (UPV/EHU)
Martxoaren 27a, osteguna – 16:00etatik – 19:30era
- «Geoparques, motores de desarrollo» (Geoparkeak, garapenaren eragileak) – Leire Barriuso (Geogarapen Elkartea)
- «Sobrarbe-Pirineos: qué hacemos en un geoparque de montañas» (Sobrarbe-Pirinioak: zer egiten dugu mendi-geoparke batean?) – Ánchel Belmonte (Geoparque Mundial UNESCO Sobrarbe-Pirineos)
- «¿Y esto también lo hacéis? Participación social y desarrollo local en el Geoparque Las Loras» (Eta hau ere egiten duzue? Parte-hartze soziala eta tokiko garapena Las Loras Geoparkean) – José Ángel Sánchez (ARGEOL)
- «Patrimonio minero: la huella de un modelo social muy geológico» (Meatze-ondarea: gizarte-eredu geologiko baten aztarna) – Jesús María Esteban (EEE)
- «Patrimonio cultural: ¿qué tienen en común la Basílica de San Pedro del Vaticano y la de Begoña?» (Kultura-ondarea: zer dute komunean Vatikanoko San Pedro Basilikak eta Begoñakoak?) – Laura Damas (UPV/EHU)
Martxoaren 28a, ostirala – 16:00etatik – 19:30era
- «El imaginario de la Geología» (Geologiaren imajinarioa): Urkiolako Parke Naturalera irteera – Arantza Aranburu eta Vega Asensio (UPV/EHU)
Izen-ematea eta sarrera
Bizkaia Aretoko hitzaldien sarrera librea eta doakoa da eta Urkiolako irteeraren kasuan ere, baina autobuseko leku-kopurua mugatua izango da (Bilbotik aterako da autobusa eta 30 leku ditu). Beraz, martxoaren 28an Urkiolara egiten den irteeraren kasuan, izena ematea derrigorrezkoa da. Izen-ematea formulario honen bidez egin daiteke. Informazio gehiago nahi izanez gero, antolatzaileekin harremanetan jar zaitezke posta elektroniko honetara idatziz: j.geologiamiopes@gmail.com.
2025eko “Olerkari, miope eta despistatuentzat geologia” jardunaldia
- Data
- Ordutegia
- 16:00etatik 19:30etara
- Tokia
- Bizkaia Aretoa - UPV/EHU
- Helbidea
- Abandoibarra, 3, Bilbo