Geometria Naturala erakusketa Bizkaia Aretoan

Ekitaldiak

Matematika ardatz duen Geometria Naturala argazki-erakusketa izango UPV/EHUren Bizkaia Aretoan (Bilbo) 2022ko martxoaren 8tik 18ra bitartean.geometria naturala

Geometria Naturala erakusketa Enfoque geométrico matematikaren inguruko argazki-taldeko zenbait kidek ateratako 12 argazkik osatu dute. Matematika nonahi dagoela bistaratzea da erakusketa honen helburua, baita naturan ere. UPV/EHUko Bizkaia Aretoan (Bilbo) egongo da ikusgai 2022ko martxoaren 8tik 18ra bitartean eta goizeko 8:00etatik 20:00era, astelehenetik ostiralera.

Pilar Moreno, Lucía Morales, Inmaculada Gutiérrez eta Leopoldo Martínezen argazki ederrei azalpen-testu laburrak gehitu zaizkie, argazkiaren irudiarekin lotutako alderdi matematikoren bat edo beste nabarmentzeko asmoz, hala nola, Fibonacciren segida eta urrezko zenbakia landareetan, espiral logaritmikoa barraskiloaren maskorrean, edota animalien larruen patroiak azaltzen dituzten ekuazio matematikoak.

Galileo Galileik zioenez, “naturaren liburua matematikaren hizkuntzan idatzita dago”. Ildo horretan, argazkien egileek naturari matematikaren begiekin so egitea proposatu digute. Hau da:

Begiratu lore bati, landare bati, animalia bati edo paisaia bati, eta harritu zaitez naturan dagoen geometriarekin. Matematikak bizi garen mundua ulertzen laguntzen digu, baita mundu hobea sortzen ere. Piztu diezazula azalpen honek gehiago jakiteko, ezagutzeko, ikertzeko eta naturak proposatutako enigmetarako erantzunak aurkitzeko gogoa.”

Geometria Naturala erakusketa Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak diruz lagundu eta Euskal Herriko Unibertsitatea zein Basque Center for Applied Mathematics partaide izan zituen 2021eko Martxoa, Matematikaren Hilabetea proiektuaren barruan sortu zen, eta Bilboko Metroko zenbait geltokitan izan zen ikusgai, Matematika mundu hobe baterako erakusketarekin batera (Metro Bilbaoren lankidetzaz).

Matematika Nazioarteko Eguna

EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak, Basque Center for Applied Mathematics-BCAM zentroak eta Naukasek BCAM-NAUKAS Jardunaldia antolatuko dute 2022ko martxoaren 14an, Matematikaren Nazioarteko Eguna ospatzeko eta baita Geometria Naturala erakusketa.

2019ko azaroaren 26an, UNESCOk martxoaren 14a Matematikaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen, Nazioarteko Matematika Batasunaren (IMU) proposamenez. Egun horrek aurretik nolabaiteko ospea zuenez, data horretan 3/14 edo Pi Eguna egin izan baita matematikaren ospakizunez, horixe izan zen martxoaren 14a aukeratu izanaren arrazoia. Edizio bakoitzak lema bat du, eta hauxe da aurtengoa: “Matematikak batzen du”.

Geometria Naturala argazki-erakusketa UPV/EHUko Bizkaia Aretoan (Bilbo) izango da eta 2022ko martxoaren 8tik 18ra bitartean egongo da irekita jendearentzat, goizeko 8:00etatik 20:00era.

Geometria Naturala erakusketa Bizkaia Aretoan

Hasiera data
Amaiera data
Ordutegia
08:00etatik 20:00etara
Tokia
Bizkaia Aretoa - UPV/EHU
Helbidea
Abandoibarra, 3, Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.