Zientzia Astean… Jakinduriek mundue erreko dau!

Ekitaldiak

Azaroaren 6tik 10era Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik XIX. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea izango dugu. Tailerrak, txangoak, erakusketak, hitzaldiak, ikuskizunak eta beste hainbat ekitaldiz osatuta egongo da egitaraua, non zientziaz gain, umorea, musika eta bertsolaritza ere izango dira protagonistak “Jakinduriek mundue erreko dau!bertsozientzia ekitaldien bidez.

Kike Amonarrizek gidatuko duen “Jakinduriek mundue erreko dau” ikuskizunaren hiru saio egingo dira Zientzia Astean: Bilbon bat, beste bat Donostian eta hirugarrena Gasteizen. Hiru zientzialarik gai bat hartu eta horren inguruko azalpen laburrak emango dituzte, hamar minutuko hitzaldi laburretan hainbat kontzeptu azalduta. Kike Amonarriz aurkezle eta soziolinguistaren laguntzaz bertsolariek informazioa deskodetu eta doinua eta errima jarriko dute ondoren, zientziaren gakoak bertsotan kantatzeko.

Egitaraua

  • BILBOn: azaroaren 7a, 18:30etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan.
    Bertsolariak: Uxue Alberdi eta Igor Elortza.
    Hizlariak:
    • Koldo Garcia (genetista): “Bakailaoa bere gene-saltsan.”
    • Inma Hernaez (ingeniaria): “Aizu, Robota, kantaidazu zeozer!”
    • Jon Larruskain (kirol zientzien arloko ikertzailea): “Futboleko lesioen lezioak.”
  • DONOSTIAn: azaroaren 8a, 19:00etan, Tabakaleran.
    Bertsolariak: Sustrai Colina eta Alaia Martin.
    Hizlariak:
    • Iker Badiola (biologoa): “Metastasia: superzelularen istorioa.”
    • Elena Lazkano (informatikaria): “Robot lagunak, lagun izatetik urrun oraindik!”
    • Josu Lopez-Gazpio (kimikaria): “Atera trapu zikinak!”
  • GASTEIZn: azaroaren 9a, 19:00etan, Bibat Museoan.
    Bertsolariak: Julio Soto eta Jone Uria.
    Hizlariak:

Sarrera

Ekitaldietako sarrera librea eta doakoa da lekuak bete arte. Zatoz jakinduriaz eta bertsoz osatutako txapela janztera… eta ibili munduan!

Zientzia Astean… Jakinduriek mundue erreko dau!

Hasiera data
Amaiera data
Ordutegia
18:30etatik 20:30etara
Tokia
Bizkaia Aretoa (Bilbo), Tabakalera (Donostia), Bibat Museoa (Gasteiz)
Helbidea
Bilbo, Donostia, Gasteize
Informazio gehiago

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.