Azkenengo urteotan garapen izugarria eman da biomedikuntzan; ate berriak etengabe ari dira zabaltzen. Ate hauetako batzuk zabaltzea ahalbidetuko duen giltza hidrogelena da. Baina, zer dira hidrogelak? Hidrogel izenari erreparatuz, bi hitz-gako aurkituko ditugu: hidro- (ura) eta -gel. Zehazki, hidrogelak ur […]
Futbolariek lesio asko jasaten dituzte, eta hauek, ondorio negatiboak eragiten dituzte euren garapenean eta errendimenduan; are gehiago, epe luzean osasunean ondorio txarrak eragin ditzakete. Hori dela eta, lesioen agerpena bultzatu dezaketen arrisku-faktoreen identifikazioa ezinbestekoa da. Hazkundearen, heltzearen eta lesioen arteko […]
Munduko Osasun Erakundeak argitaratu duenez, antibiotikoen aurkako erresistentzien gorakada osasun publikoa larriki mehatxatzen duen arazoa da, medikuntza modernoaren lorpenak zalantzan jartzen dituena. Izan ere, antibiotikoen aurkako erresistentzia duten bakterioek gaur egun infekzioak tratatzeko ditugun terapien eraginkortasunaren galera ekar dezakete. Mehatxu […]
Olefina (edo alkeno) arinak hidrokarburo asegabeak dira; hau da, karbono-karbono lotura bikoitza duten hidrokarburoak. Horien artean etilenoa eta propilenoa industria petrokimikoko oinarrizko lehengaiak dira eta poliolefinak (polietilenoa eta polipropilenoa) ekoizteko erabiltzen dira nagusiki. Poliolefinek propietate mekaniko (zurruntasuna, gogortasuna eta erresistentzia) […]
Hegazkinen desplazamendua hegalei atxikitzen zaizkion turbinei esker lortzen da. Airea konprimatu eta errekuntzako ganberetan sartzen da, non erregaiak etengabe erretzen diren. Presio eta tenperatura altuko airea turbina batera eramaten da, partzialki zabaltzen baita konpresorea mugitzeko duen energia lortzeko. Atzeko errodamenduen […]
Historian zehar, farmaziak eraldaketa nabariak jasan ditu. Aurretik, farmaziak, botiken prestaketa eta dispentsazioa zituen oinarri nagusitzat, baina gaur egungo gizartean aldaketa nabarmenak ematen ari dira alor ezberdinetan, eta osasuna ez da salbuespen bat. Egun, biztanleria gero eta kezkatua dago ongizatearekin […]
Depresioa gaixotasun mental ohikoa da, tristura handia, energiarik eza, gauzen ikuspegi negatiboa eta lo egiteko, kontzentratzeko edo elikatzeko zailtasunak eragiten dituena eta ondorioz familia-bizitza zein lan-bizitza larriki kaltetu ditzakeena. Azken urteotan, gaixotasun honen gorakada handia dela eta, osasun publikoko arazo […]
Akuikulturak azken hamarkadan mundu mailan izan duen garapena itzela izan da eta, honek, Euskal Autonomia Erkidegoan itsaskien akuikultura burutzeko nahia piztea eragin du. Gaur egun, itsaso zabalean (Mendexan) kokatuta dagoen akuikultura eremu bat dago martxan. Eremu hau 2019ko uztailean hasi […]
Mantenugaiak elikagaietan dauden substantzia kimikoak dira eta zelu len funtzio energetikoan, egituratzailean eta erregulatzailean parte hartzen dute . Mantenugaien artean lipidoak ditugu, gantz-azidoz (GA) osatu tako substantzia organikoak. GAk egitura hidrokarbonatuko kateak dira. Katearen hasierako muturrean karboxilo talde bat aurkezten […]
Duela urte batzuk, zibersegurtasuna gutxi batzuek baino ez zuten kontuan hartzen. Teknologiaren aurrerapenak, mundu osoa uneoro konektatuta egotera ekartzearekin batera, zenbait arrisku ere ekarri ditu. Hainbestekoa da teknologiaren erabilera gaur egun edozein momentutan zibererasotuak izan gaitezkeela; gailu kopuruaren igoerarekin zibererasoen […]