Besteak beste, sistema kannabinoidea ugalkortasunean inplikatuta dagoela ikusi da: gametogenesian, ernalketan, enbrioiaren ezarpenean, plazentazioan, haurdunaldian eta erditzean eta sistema kannabinoidean parte hartzen duen makinaria guztia ugal-aparatuko organo, ehun eta zeluletan dagoela frogatu da. Gure taldeak, hala nola, sistema kannabinoidea bai […]
Lan-eremuan, detektatu daitezken osasun-arazoak, eskala txikiagoan, dagokion biztanleriaren arazoen isla dira. Horregatik esku hartzeko eremu interesgarri gisa aurkezten da, bai arriskuen prebentziorako, bai osasuna sustatzeko. Testuinguru horretan UPV/EHUko langileen osasun-ohiturak aztertzeko ikerketa abiatu genuen. Langileen pisua, gorputz masa indizearen bidez […]
Gure diru-sarrerak ez dira baliabideez egiten dugun erabilera baldintzatzen duten bakarrak. Izan ere, lan egiten dugun erakundean dugun kokapen hierarkikoak edo mailak eta erakunde horren barruan dagoen soldata-desberdintasunaren graduak ere eragina dute hartzen ditugun gastu-erabakietan. Ezaguna da desberdintasun ekonomiko handiko […]
Loezinak loak hartzeko edo mantentzeko zailtasunari, behar baino lehenago esnatzeari zein indarberritzailea ez den loari egiten dio erreferentzia. Sintoma horiek gutxienez hiru hilabetetan zehar astero hiru gauetan agertu behar dira. Gainera, lo-alterazioak edo biharamuneko nekeak hondatze kliniko esanguratsua eragin behar […]
Hori dela eta, lan honetan industria farmazeutikoak ingurumenean duen inpaktua murrizteko hainbat estrategia aztertuko dira, arreta medikamentuen ekoizpenean jarriz batez ere. Izan ere, industria farmazeutikoa, maneiatzen duen ekoizpen bolumenerako, gehien kutsatzen duen industriako sektoreen artean kokatzen da. Lan hau, EHUren […]
Zer da klimaren krisia? Erein argitaletxeak galdera honen eta beste askoren erantzunak hurbildu ditu Zer gertatzen da klimarekin? komikia euskarara itzultzen. Bidai liluragarri bat irudi atseginez sortuta zientziaren klima aldaketari buruz oinarrizko hiztegia lantzen duena. Abentura honetan, Jenny eta Olek […]
Haren aurkikuntzarik nabarmenenak hauek dira: lehen aldiz zuzen identifikatzen den iktiosauro hezurdura lehena, aurkitutako lehen bi plesiosauroak eta Alemaniatik kanpo aurkitutako lehen pterosauro eta beste arrain garrantzitsuen fosil batzuk. Hala ere, Anning emakumea zenez eta bere familia klase apalekoa, traba […]
Gaur egun, ikusi da beharrezkoa dela klima-aldaketaren aurkako borroka sustatzea, planetaren ingurumen-inpaktuaren edo ingurumen-degradazioa gelditzeko. Ildo horretan, egiaztatu da berotegi-efektuko gasen isurketen % 71,0 eta baliabideen kontsumoaren % 60,0 hiri-eremuekin erlazionatuta daudela, eta etengabe hazten ari direla. Hirigileek eta arkitektoek […]
Geroz eta kutsatuagoa dagoen planeta baten bizi gara. Hainbat substantzia erraz jotzen ditugu kutsatzailetzat: pestizidak eta metal astunak, esate baterako. Azkenaldian, ordea, kutsatzaile izendatu berriez hitz egiten da, hots, aurretik ezezagunak ziren edo kutsatzailetzat jotzen ez ziren substantziez, eta horien […]
2030 Agenda 2015ean Nazio Batuen Erakundeak bultzatutako eta sinatutako akordioa da. Bertan, Garapen Iraunkorreko Helburuen (GIH) markoa onartu zen, garapen iraunkorrerako funtsezko oztopo sistemikoei heltzeko asmoarekin. Hala ere, hainbat adituek adierazi dute GIHen abiapuntuko diagnostikoan hutsuneak daudela, bai ezarritako helburuen […]