Datu objektiboa hauxe da: ibilbide zientifikoek neurri txikiagoan erakartzen dituzte emakumeak gizonezkoak baino, nahiz eta gizartean ondoen baloraturiko lanbideak zientziarekin lotutakoak izan (Ikerketa Soziologikoko Zentroaren arabera). Desberdintasun horren atzean arrazoi ugari daude ziur asko. Esate baterako, neskek haurtzaroan eta gaztaroan […]
Zientziaren eta ezagutzaren mundu zabalean badira etengabean errepikatzen diren eztabaidak. Horietako batzuk adituen artean ematen dira, eta, normalean, haien mundutik ez dira ateratzen. Horren adibide asko daude, baina, gertuko bat aukeratzearren, Alaitzaren kasua aipatuko dugu. Arabako herri txiki horretan bada […]
Konbutxa edari ia ezezaguna izatetik supermerkatu eta osasun-denda gehienetan egotera pasa da. Konbutxaren ezaugarri miragarriak azpimarratzen dituztenek ia-ia bizitzaren elixirra dela esaten dute. Has gaitezen hasieratik. Konbutxaren ezaugarriak xehatzeko, lehenik eta behin konbutxa bera zer den azaltzea ezinbestekoa da. Konbutxa […]
Triasiko Berantiarrean, duela 230 miloi urte inguru, Iberiar penintsulako iparraldea itsasoak estalia zegoen. Garai hartan, gatz ugariko buztinen sedimentazioa gertatu zen. Lurrazalak aldaketa sakonak izan zituen, eta buztin geruzak beste material batzuekin estali ziren. Hala ere, geruza gaziek, dentsitate txikiagokoak […]
Kari Alberdi Etxabek Kari Kimikari izena du sareetan, beraz, ez da zaila asmatzen kimika ikasi duela. Dioenez, beti izan du zientziekiko interesa: “Ikusten nuen zientziak galdera asko egiten dituela munduan dauden auzien inguruan, eta niri jakin-mina pizten zidan”. Gainera, batxilergoko […]
Doñanako Parke Nazionaleko basasaguek (Apodemus sylvaticus) duela 40 urte pisatzen zutenaren herena pisatzen dute gaur egun. Finlandiako izokinak ere (Salmo salar) txikiagoak dira, eta gertuen sentitzen dugun kasua agian euskal balearena da (Eubalaena glacialis), 80. hamarkadatik metro bat baino gehiago […]
Argi dago zenbait informazio edukitzea legez kanpokoa dela. Izan ere, jendearen duintasun edo intimitatearen kontrako informazioa duzularik edo estatu-sekreturen baten aditu zarelarik harrapatzen bazaituzte, informazio hori edukitzea legearen kontrakoa bada, zigor bat (isun txiki bat edo zenbait urte kartzelan, informazioaren […]
Ohiko irudia da unibertsoari buruzko dokumental eta erreportajeetan: astro batek bestea irensten duenekoa. Irudi harrigarriak dira, zalantza izpirik gabe, kasu gehien-gehienetan irudikapen artistikoak diren arren. Baina irudimena pizteko modukoak dira. Neutroi izar batek bikotekidea irensten, edo bi zulo beltz talka […]
Emakumeek bi aldiz probabilitate gehiago dute, eskatu gabe ere, lana eta bizitza pertsonala bateragarri egiteari buruzko aholkuak jasotzeko. Hala gertatzen da unibertsitate ikasleek profesionalen bidez informazioa informalki bilatzen dutenean. Lan munduarekin harremanetan jartzeko modu bat da, eta enplegu aukerak ezagutzen […]
Zientziaren oinarrietako bat da emaitzak errepikatu ahal izatea. Hau da, esperimentu bat baldintza berdinetan eta prozedura berdinarekin errepikatzen bada, emaitza berberak lortu beharko lirateke. Hori posible egiteko, ikertzaileek azaldu egin behar dituzte esperimentuaren xehetasun guztiak eta berri eman emaitzei buruz […]