Proteina bakoitzak lan zehatz bat du: batzuek egiturak eraikitzen dituzte, beste batzuek molekulak garraiatzen dituzte, mezulari gisa dihardutenak ere badaude, eta askok erreakzio kimikoak katalizatzen dituzten benetako makina gisa funtzionatzen dute. Haiek gabe, zelula den hiri handia gelditu egingo litzateke […]
Esne-gazura gazta egiteko prozesuan sortzen den albo-hondakin bat da, eta mundu mailan gutxi gorabehera urtero 180-190 milioi tona ekoizten dira. Proteina honi bigarren bizitza bat ematea lortu da hainbat arlotan; adibidez, jakietan gehigarri moduan erabil daiteke edota ongarri moduan ere […]
Egoera honi aurre egiteko, kontsumo energetiko arduratsua sustatzeaz gain, teknologia berrien garapen jasangarria nahitaezkoa da argiztapen eraginkorragoa sustatzeko. Ildo honetatik abiatuz, egoera solidoko argiteria alternatiba aproposa izan daiteke ohiko lanparen (deskarga-, goritasun-, eta fluoreszentzia-lanparak) eraginkortasuna eta iraunkortasuna hobetzeko. Egoera solidoko […]
Geroz eta ohikoagoa da Euskadiko kostaldeak olatuen gandorren gainean trebetasun inbidiagarriz irristatzen diren surflariz betetzea. Duela milaka urte hasi ginen gizakiak ozeanoaren indar gordina baliatuz batetik bestera mugitzen. Orain, hain ezaguna bezain ikusgarria den estanpa horrek aurrekaririk gabeko lorpen zientifikoa […]
Milurtekoetan zehar, askotariko ezbehar eta arazoen aurrean zutik mantendu da Gizako piramide handia. Antzinateko zazpi mirarietatik gaurdaino iritsi den bakarra da. Laugarren dinastiako Keops edo Khufu (egiptoerazko izenari jarraiki) faraoiarentzat eraiki zuten, eta oraindik lilura sortzen du XXI. mendeko gizakion […]
Hantura gaixotasun kronikoen aurreko erantzun fisiologikoa da eta prozesu horretan parte hartzen duten molekulak goiz detektatzeak gaixotasun horien diagnostiko goiztiarra egitea ahalbideko luke. Honetarako gehien erabili den metodoa odol-analisia da. Hala ere, listu-laginak biltzeko teknika erraza, arina, segurua, ez-inbaditzailea eta […]
Eskola-jazarpena ikasle batek behin eta berriz eta denboran zehar beste ikasle baten edo batzuen ekintza negatiboak jasaten dituenean edo horretarako arriskua duenean gertatzen da. Hala, hiru ezaugarri nagusi ditu bullyingak: lehenik, nahita eragindakoa da; bigarrenik, denboran zehar iraunkorra da, eta […]
Ozeano Atlantikoko korronte-sistema nagusiak (AMOC, ingelesezko sigletan) tropikoetatik iparralderantz ur epelak daramatzan ubide garraiatzaile erraldoi baten gisa funtzionatzen du. Egitura hidrogeologiko hori funtsezkoa da planetaren egonkortasun klimatikoari eusteko. Hain zuzen ere, Europako klima epel eta leuna mantentzen duen «erradiadore» gisa […]
Azken hamarkadetan animalia bat erraztasun handiz zabaltzen ari da Europan zehar, eta bereziki Balkanetan zuen jatorrizko abiapuntutik kontinentean lurralde berriak eskuratzen ari da. Duela hainbat hamarkadara arte, Eurasia hegoaldeko zerrenda zabal batean zabalduta zegoen, Thailandiatik Balkanetaraino, baina gainerako Europan falta […]
Mielina nerbio-zuntzak biltzen dituen egitura da, eta garunean seinaleak azkar transmititzea ahalbidetzen du. Hainbat hamarkadaz, nerbio-eroapena bizkortzeaz arduratzen den egiturazko osagaitzat jo da. Hala ere, ikerketa berriek erakusten dute ezen egitura hori, isolatzaile gisa funtzionatzeaz gain, neuronen jarduerara denbora errealean […]