Osteoporosia gaztarotik prebeni daiteke, jarduera fisiko moderatu-biziarekin eta bai kaltzioan bai D bitaminan aberatsa den dietarekin. UPV/EHUren ikerketa baten arabera hezurren mineralizazioa hobetzen laguntzen dute faktore hauek. Honi esker osteopenia eta osteoporosia gaztarotik prebenitzeko eta geldotzeko programak diseina daitezke. Osteoporosiari […]
Nanopartikulak erabili dituzte arratoietan gibeleko tumore zeluletara iristen diren odol hodietako zelulen hazkuntza geldotzeko eta, hala, minbizi zelulen oxigeno eta elikagai horniketa murrizteko, hazkuntza ere txikiagoa izan dezaten. Ondorioz, koloneko minbiziak eragindako gibeleko metastasia %80 gutxitu dute arratoiengan. Organo batean […]
Ikerketaren emaitzek berritasunak aurkeztu dituzte: Fosil berriak, belarriko hezurtxo guztiak barne (mailua, ingudea eta estribua). Aurreko ikerketetan aurkitu ez ziren patologia berriak, atlasaren (lehenengo orno zerbikala) jaiotzetiko aldaketa eta klabikulako haustura barne. Gizabanako hau nahita lurperatu izanaren hipotesiarekin bat datorren […]
SUSHI (ingelesezko “Super-resolution Shadow Imaging”) teknika berriak begiraldi batez ahalbidetzen du garuneko zelulak inguratzen dituen eremu txiki-txikia, likidoz betea, etiketatzea eta horrela saihestu egiten da aztertu nahi diren zelula guztiak banaka etiketatu behar izatea. Teknika honi esker, lortzen den informazioa […]
Algoritmo berri bat garatu dute UPV/EHUko ikerketa batean bihotz-biriketako bizkortzea eraginkorragoa izan dadin. Bularraren azelerazioa oinarri hartuta, konpresio torazikoak zein sakonerarekin eta maiztasunarekin egin behar diren kalkulatzen du algoritmoak. Bihotz-birikak gelditzen diren kasu errealetan jasotako azelerazio-seinaleekin algoritmoa baliozkoa dela bermatzen […]
Haurren garapenaren lehen urteen garapen kognitibo, pertsonal, emozional eta sozioafektiboan gehien eragiten duen alderdietako bat familia da. Familiaren eragina hainbat urtean luzatzen da, baina lehenbiziko urte horietan funtsezkoa da. Familia taldea da haurrari maitasun, aintzatespen, onarpen edo gutxiespen, arrakasta edo […]
Zenbait metodo daude zelulak biomaterialetan babesteko eta horietako batean zentratu da ikerketa: kriobabeste geldoan. Laginak aldez aurretik tratatu eta profil zehatz bati jarraiki izozten dira, laginak desizoztu eta gero beren eginkizuna eta ezaugarriak berreskuratu ahal izateko. Paziente ezberdinetako laginak erabili […]
Besoko arteria batetik odola ateratzean sentitzen den mina eskumuturreko batetik ateratzean baino handiagoa da eta zainean kateter bat jartzeak min gutxiago egiten du. Hala hauteman dute UPV/EHUko ikerketa batean. Bosgarren bizi konstantetzat hartzen da mina, gorputzeko tenperaturarekin, pultsuarekin, odol-presioarekin eta […]
Bai kontraleihoaren konfigurazio geometrikoaren edo termikoaren, baita kontraleihoak jartzen diren eraikinaren hainbat parametro ebaluatu dira Miguel Angel Blanco ikertzaileak egindako ikerketan, bakoitzaren eragin maila zein den ezagutzeko. Azterketa horien emaitzetatik ateratako ondorioei esker, isolamendu eta inertzia termikoa duen kontraleiho diseinu […]
Sagar mota bakarrarekin egindako sagardoak aztertu ditu UPV/EHUko ikerketa batek, sagar mota bakoitzak edariari ematen dizkion ezaugarriak ezagutzeko. Sagardoa egiteko, Euskal Herrian oro har, sagar mota ezberdinak nahasten dira eta sagar mota bakoitzak edarian duen eragina ezezaguna da, neurri handi […]