Horien adibide dira izarrarteko banda lausoak, Mary Lea Heger Shane astronomoak, ikasle zela, lehen aldiz behatutako fenomenoa. Izarrarteko banda lausoak izarretatik iristen zaigun argian dauden aztarna ilunak dira, eta horiek guganako bidean argi horrek beste objektu batzuk (hala nola hauts-lainoak […]
Anne 1920ko uztailaren 14an jaio zen Lushanen (Txina). Bere ama Ethel Atkinson eta aita Walworth Tyng Ingalaterra Berriko familietako kideak ziren, eta une horretan apezpiku misiolari gisa ari ziren lanean herri horretan. Bost seme-alabetan laugarrena izan zen. Anne Estatu Batuetara […]
Wikipediaren arabera, Anna Maria XIX. mendearen hasieran jaio zen Ingalaterran; John T. A. Reed elizgizona zuen aita eta Anna Maria Dayrell ama. Liburu ugari zeuden Anna Maria jaiotako etxean, eta litekeena da irakurzaletasuna etxean bertan sustatu izana. Litekeena da, halaber […]
Krilla besteak beste baleen edo pinguinoen elikakatean ezinbestekoa den ganba espezie bat da, baina gaur egun egoera larrian dago, batez ere organismo horren eskaria oso handia delako kosmetikoak, giza nutriziorako osagarriak zein maskotentzako janaria egiteko. Hala ere, hori pentsaezina zen […]
Hilda Margaret Lyon 1896ko maiatzaren 31n jaio zen Market Weightonen, Yorkshire (Ingalaterra) konderriko herri txiki batean. Inguru xumean hazi zen: janari denda batean ziharduen bikote ezkondu batetik jaiotako lau seme-alabetatik gazteena zen. Txikitatik matematikarako zaletasun handia adierazi zuen; hortaz, Beverley […]
Zientzialaria Genovan (Italia) jaio zen 1966an. Zortzi urte zituela bere aitaren jaioterrira joan zen, Hondurasera, eta bertan igaro zituen haurtzaroa eta gaztaroa. Beranduago mikrobiologia eta kimika klinikoa ikasi zituen Hondurasko Unibertsitate Nazional Autonomoan. Ez zuen odol laborategiko analisien esparruan aritu […]
Planteamendu hori da, hain zuzen ere, baina xehetasun sinpleagoekin kontatuta, Teseoren paradoxa. Mendebaldeko filosofiaren dilema klasiko horrek zerikusia du zati ezberdinez osatutako izakien identitatearekin, eta Kristo aurreko mende batzuk lehenago eztabaidatu zuten jada horri buruz Heraklito edo Platon filosofoek, besteak […]
Michèle Audinen familiak bere bizitza markatu zuen Michèle Audin 1954ko urtarrilaren 3an jaio zen Aljerren, pieds-noirs bikote ezkondu baten alaba nagusia zen (hirutik): bere ama, Josette, eta bere aita, Maurice, matematikako irakasleak ziren. Aljeriako Alderdi Komunistako kideak ziren, eta Aljerian […]
Birminghamen (Erresuma Batua) jaio zen, eta natura ikertzeko interesa piztu zitzaion bere aita H.H. Wakefieldren ondorioz, zientzia irakaslea, naturalista eta botanikako eskuliburu ospetsu baten egilea baitzen. Batxilergoa egin ondoren, Elsie gaztea Oxfordeko Somerville Collegen hasi zen ikasten, eta bertan botanikako […]
Darshan Markanen (bere jaiotza izena) historia 1941eko ekainean hasi zen Delhin, bere herrialdea oraindik Britainiar Inperioaren kolonia zenean (1947ra arte ez zuen independentzia lortuko). Klase ertaineko familia bateko hirugarren alaba zen, eta txikia zenetik ikastera animatu zuten. Bigarren Hezkuntzako eskolan […]