Galdera horrek liluratu egin ditu fisiko eta astronomoak hamarkadetan zehar. Baina erantzuten saiatzean, unibertsoak ezusteko bat du guretzat: haren hazkundea zehatz-mehatz aztertzean, ezusteko handiago bat deskubritzen dugu, kosmosaz uste baino askoz gutxiago dakigula aitorrarazten digun ezustekoa. Espazioa luzatu egiten da […]
Egunero, gure gorputzeko milioika zelula hiltzen dira. Baina ez kezkatu, ziklo biologikoaren parte da: birsortze izeneko prozesuak ordezko zelulen hornidura etengabea bermatzen digu, ehun eta organo guztiak baldintza optimoetan egon daitezen. Gainera, ehunen batean zauri, gaixotasun edo lesioren bat badago […]
Gure planeta edozein giza zibilizazio baino askoz ere zaharragoa da. Bere 4.500 milioi urteko historiak aztarna ugari utzi ditu arroketan, eta geologia arduratzen da aztarna horiek argitzeaz, beraien artean gurutzatzen diren tramak dituen “Lurraren liburuko” kapituluak irakur ditzagun. Sedimentuek hitz […]
“Non daude giltzak? Itsas hondoan!”, hala dio haurrentzako kantak. Jakintzaren giltza ozeanoen hondoan dago. Bizitza ur azpian sortu bazen ere, ezer gutxi dakigu han bizi denari buruz, eta are gutxiago han bizi direnen bizimoduari buruz. Espainiako Hizkuntzaren Errege Akademiaren hiztegiaren […]
Hori egiaztatzeko, esperimentu erraza egin dezakezu hau irakurtzen ari zaren bitartean: jarri eskua ahoaren parean eta askatu arnasa. Eta, orain, hartu sakon arnasa ahotik edo sudurretik. Gure ahoaren tenperatura ez da aldatzen arnasa hartu edo botatzen dugun bakoitzean; gakoa honetan […]
Planetak irauteko mugitzen dira: izar baten inguruan orbitatuko ez balute, izarrak irentsi egingo lituzke. Hala ere, ez da batere erraza hori egitea, oso abiadura zehatzean mugitu behar baitira, ikusiko dugun legez. Gakoa inertzia da Gorputz orok inertzia bat dauka, hau […]
Batzuetan paleontologoei “fosil ehiztari” esaten zaie. Hala ere, George Gaylor Simpsonek, XX. mendean eragin handiena izan zuen paleontologoetako batek, esaten zuen “fosil ehiztariek ez zutela hiltzen, berpiztu baizik”. Izan ere, desagertu diren animaliak berpizten dituzte, irudizko adieran bada ere. Hau […]
Ez da galdera erraza, pertsona guztiek ere ez baitituzte koloreak berdin “ikusten”. Adibidez, daltonismo motaren bat dutenek bereizmen txikiagoa daukate, baina, horrez gain, tonu gehienak desberdin ikusten dituzte. Beste muturrean tetrakromatak daude: 100 milioitik gora tonalitate bereizteko gai dira, jende […]
Naturako edozein gertakizun azaltzeko beti geologiara jo behar dugu, eta gure planetako elementu kimikoen banaketa ez da salbuespen bat. Bidaia unibertsoaren jatorrira Elementu kimikoak nola sortu ziren ezagutzeko, denboran atzera egin beharko dugu unibertsoaren jatorrira. Hasierako une horietan elementu sinple […]
Minbizia heriotza kausa nagusietako bat munduan: zenbatetsi da 10 milioi pertsona inguru hiltzen direla gaixotasun horren ondorioz urtero. Baina “gaixotasun” izendatu ordez, beharbada gaixotasunen multzo izendatu beharko genuke. Ikus dezagun zergatik. Gure gorputza 200 motatako 35 bilioi zelula inguruk osatzen […]