Bai, onartzen dut, izenburua nahiko clickbait da. Edo “amu” samarra, anglizismoak alde batera uzten baditugu. Izan ere, nahiz eta ematen duen sasizientzien alde ilunera igaro naizela eta mineralen, hots, solido kristalino horien gezurrezko “botere magikoak” iragartzearen alde nagoela, ez da […]
Zaila da idatzizko medio batean halakorik proposatzea. Ez da, ez, formaturik egokiena. Baina, tira, ahaleginduko gara. Egin dezagun esperimentu txiki bat. Behin esaldi hau irakurrita, itxi begiak eta saiatu irudikatzen urlehortar bat. Edozein. Esaldi hau irakurtzen ari bazara, suposatutzat emango […]
Kristauen eta Liburuko beste erlijioen edo beste Abrahamdar erlijioen –musulmanak eta juduak– jarraitzaileen arteko distantzia kulturala txikiagoa da hinduekin, taoistekin, antzinako erlijioetako fededunekin eta erlijio espiritualistetako fededunekin eta paganoekin baino. Bestalde, tradizio desberdinetako kristauen balio kulturalak nahiko antzekoak dira, batik […]
Noizean behin ematen den egoera bitxia seguruenera bizi izandakoa zara: norbait aharrausi egiten hasi, eta, aparteko arrazoirik gabe, gainerako guztiak berdin hasten dira, aharrausika. Nonbait, fenomeno hori kontagiatu egiten da, irria bezala. Inork ez daki zehazki zein izan daitekeen horren […]
“Ez nuen uste iragarki harengatik bakarrik etorri zirenak bezainbeste ilegorri zeudenik herrialdean. Ñabardura guztietakoak zeuden: lasto kolorekoak, limoi, laranja edo adreilu kolorekoak, setter txakurraren kolorekoak, gibel kolorekoak, buztin kolorekoak… baina ez benetako su gorriaren tonalitatea zuten asko”. Sir Arthur Conan […]
Jakina da dentsitatearen araberako itxura-plastikotasuna dutela otiek eta landare-zorriek. Inguruan duten indibiduoen kopuruaren arabera, itxura bat edo beste izango dute landare-zorrien hegoek. Otien kasuan, dentsitatearen arabera gorputz-kolore bat edo beste izango dute edo jokabidea aldatuko dute, besteak beste, taldekoiak izatera […]
Heriotzara igarotzeko prozesua oso bestelako egoera bat da. Pertsona batzuk gai dira garai lauso horretatik, hau da, hiltzear egotetik, bizirik irauteko, eta heriotzatik gertuko esperientziak (HGE) izan dituztela adierazi dute. Bihotz geldialdi baten ondoren bihotz biriketako bizkortze (BBB) batetik bizirik […]
Irene Lafuente Ibañez de Mendozak odontologian ikertzen du, nahiz eta, dioenez, “mediku frustratua” zen. Izan ere, medikuntza ikasi nahi zuen. Baina, notagatik eta beste kontu batzuengatik, ez zuen lortu medikuntzako graduan sartzea, eta odontologia ikasten hasi zen, hura baitzen bere […]
Lehenik eta behin, koka gaitezen oinarrizko kontzeptuetan. Ozono-geruza Lurraren gainazaletik 15-35 km-ra dagoen geruza da. Ozonoz osaturiko geruza horrek Eguzkitik datozen izpi ultramoreetatik babesteko balio digu. Alabaina, kutsaduraren kausaz geruza ahultzen joan da azken hamarkadetan eta, horrela, ozono-zuloa edo ozono-geruzaren […]
Pertsona eta komunikabide askoren arreta koronabirusaren aldaera berri bakoitzerantz eta osasunerako zekartzaten ondorioetarantz bideratu zen. Bien bitartean, anomalia mikrobiologiko bat gertatu zen munduan, foku mediatikoetatik urrun: baliteke gripea eragiten duten influenza birusen leinu oso bat, B/Yamagata leinua, desagertu izana. Beste […]