Arrazoiak arrazoi, jaiotzetikoak ez diren hiztun askoren azentua oso nabaria gertatzen da erabiltzen duten ebakera edo ahoskeragatik, edota, gaitasun komunikatibo baxuagoa dutenen kasuan, egiten dituzten akatsengatik. Egoera honen aurrean galdera interesgarria sortzen da, alegia, ea azentudun (edo akastun) ekoizpen horrek […]
Negin Sattari, Sarah H. DiMuccio, Joy Ohm eta Jose M. Romero ikertzaileek hamahiru herrialdetako 7.210 gizoni egindako inkestaren arabera, sarritan, berdintasun justua lortzeko inplikatuta dauden gizonek «sexismo onbera» batez erantzuten diete komentario sexistei: positiboak diruditen jarrera, jardunbide eta ekintzak, esaterako […]
Noizean behin, hedabideek ozeanoetara isuri ditugun eta itsasoko korronteek zenbait ingurutan pilatu dituzten zaborren eta hondakin flotagarrien metaketen irudiak erakusten dituzte. Horiei plastikozko uharte deitzen diegu. Bada, oso izen grafikoa eta deigarria izan arren, akats batera garamatza. Eta ez nago […]
Zientziaren ikuspegi erromantiko batean ohiko ikuspegia da eureka momentua irudikatzea. Zientziari lotuta ez dagoen une batean, bat-batean, zerbaitek klik egiten du garunean, eta aurkikuntza baterako atea irekitzen duen ideia dator burura. Argi dago, baina, gehien-gehienetan gauzak ez direla horrela. Zientzialarien […]
Lehenik eta behin, argibide pare bat artikulu honetan erabiliko den “menopausia” hitzaren inguruan. Zientifikoki erabat zuzenak izateko, menopausia hitza gizakiarentzat sortu zen terminoa da, eta bi hitz grekotatik dator: “meno” terminoak hilabeteari egiten dio erreferentzia (hau da, hilekoari), eta “pausis”-ek […]
Muitze Zulaika Gallastegik boladan dagoen arlo batean egiten du lana: adimen artifizialean. Zehazki, euskarazko zuzentzaile gramatikala garatzen dabil, Orai adimen artifizialeko zentroan (Elhuyar). Horra iristeko bidea abiatu zuenean, ordea, adimen artifiziala ez zegoen hain bogan. Are gehiago, gogoratu duenez, informatika […]
Gaur egun Marteren paisaia etzea begiratzen dugunean, ditugun froga guztiak gorabehera, oso zaila da duela hiru edo lau mila milioi urte nolakoa zen irudikatzea: planetak atmosfera askoz dentsoagoa zeukan, eta ozeano batek estaltzen zuen bere arro boreal handia; ibaiak zeuzkan […]
Hizkuntzen zailtasuna ikerketaren eremura ekarriz gero, gaiak hainbat ertz dituela konturatuko gara. Alde batetik, irakurleak ziurrenik jakingo duen moduan, ezin da ukatu hizkuntza bat, bere horretan, zail edo erraz gisa irudikatzea ideologia kontu bat ere badela, hizkuntza-ideologia kontu bat. Askotan […]
Kondairaren arabera, Dom Pierre Pérignon monjeak aurkitu zuen xanpaina egiteko metodoa, duela 300 urte. Hasiera batean Pérignonen helburua ardoak burbuilarik ez izatea zen, baina ondorengo urteetan modan jarri zen eta ardoaren karbonatazioa areagotzen saiatu zen. Hala ere, baliteke kondaira hau […]
Saguzarrak ugaztun hegalari bakarrak dira, eta bigarren talderik dibertsoena karraskarien ondoren. Munduan 1.400 saguzar-espezie daude. Euskal Herrian 27 saguzar-espezie ezberdin ditugu, eta erdiak daude mehatxatuta. Mehatxu horien jatorria gizakiak eragindako habitat-asaldura da (askotariko eragozpenak, kutsadura, habitat-galera, basoen ustiaketa…). Saguzarrek zerbitzu-ekosistemikoak […]