Atalaren araberako artxiboa: Kolaborazioak

Naiara Barrado eta Itziar Garate Meatzaritza espaziala asteroideetan dauden mineralak ustiatzean datza. Eta nondik datorkigu asteroideak ustiatzearen ideia? Ziurrenik liburu batetik, John S. Lewisek, Arizonako Unibertsitateko planeta-zientzia irakasleak, idatzitako Mining the Sky (1997) liburutik hain zuzen. Bertan, Lewisek proposatzen du Lurretik gertu igarotzen diren asteroideetara joan gintezkeela bertako mineralak eta baliabideak eskuratzeko. Lewisek honela dio: “asteroide-gerrikoan dagoen mineral oro […]

Amaia Portugal Antzinako zortzi himalaiarren genomak sekuentziatu ditu AEBtako eta Suediako ikerketa talde batek. Haien DNAk lotura estua du gaur egungo sherpa eta tibetarrenarekin. Horrek erakusten duenez, kulturari dagokionez bilakaera izan bada ere, genetikoki, gaur egungo himalaiarrak garai batekoen ondorengo zuzenak dira.
Himalaian bizitzeko kasta onekoa izan beharra dago: edonor ez da altuera, klima eta bizi kondizio horiei egunerokoan eusteko […]

Adrian Alvarez Aitor Oteiza elgoibartarrak eta Irune Martinez ermuarrak aplikazio bat garatu zuten 2014an 50 urtetik gorako pertsonen narriadura kognitiboa oztopatzeko. Bi ekintzaile gazte hauek elkar ezagutu zuten Ermuako Izarra Center-en, biek egitasmo bera partekatzen zutelako: nagusientzako aplikazio bat garatzea. Iruneren hasierako ideia paperezko joko antzerako bat garatzea zen, berak pedagogoa izanda digitalean egiteko erremintatarik ez zeukalako, baina, Aitor ezagutu […]

Esteban Esteban Zer ordu da? Egun erraz erantzun dezakegu erlojuan edo telefonoan begiratuta, baina beste garai batzuetan ez zen hain erraza. Eguzki-erlojuen garapena
Antzinako jendeak bazekien gutxi gorabehera zer ordu zen, itzalen bidez. Hemendik ikusita, Eguzkia orduak pasa ahala mugitzen da, eta itzalak aldatzen doaz Eguzkiarekin batera, eta itzalen luzerak eta norabideak adierazten dute egunaren unea. Zehaztasuna ez […]

Amaia Portugal Arratoi, saguzar, primate eta bestelakoek eragindako zoonosien mundu mapa osatu dute. Hau da, gizakioi gaitzen bat kutsatzeko ahalmena duten espezieak non bizi diren zehaztu dute. Emaitzen artean badaude ezusteko batzuk: espezie biodibertsitate ugariena duten zonalde tropikalak ez dira, proportzioan, transmisio handiena dakartenak.
Ezagutzen ditugun giza gaixotasunen erdiak baino gehiagok jatorri zoonotikoa dute. Gizakiari transmititu dakizkiokeen beste animalien (eta […]

Ainara Sangroniz, Agustin Etxeberria eta Marian Iriarte Azken urteotan, kutsadura murrizteko neurri asko hartu dira, natura eta natur baliabideak zaintzeko dagoen ardura dela eta. Azpimarratzekoa da polimeroek zeregin honetan betetzen duten funtzioa. Izan ere, polimeroen hondakinek ikuste-inpaktu handia eragiten dute. Arazo hau konpondu nahian hainbat bide aztertzen ari dira eta horietariko bat da hain zuzen polimero biodegradagarrien erabilera. Azkenaldian bolo-bolo […]

Amaia Portugal Argi kutsaduraren munduko atlasa sortu dute Italiako eta AEBtako zenbait ikertzailek. Ondorioztatu dutenez, gizateriaren heren batek eta europarren %60ak ezin dugu Esne Bidea antzeman, gure hirietako argi artifizialak zeruari itzal egiten diolako. Munduan, oro har, Singapurren dute argi kutsadura handiena, eta Txaden, txikiena.
Gauez, gure hiriak distiratsuegiak dira. Farolek eta eraikin handietako fatxadek hainbeste egiten dute dir-dir, ezen […]

Diego Garate Maidagan Zientziak erronken bidez egiten du aurrera. Ikertzaileak azaltzen diren arazoei erantzun zehatza lortzen aritzen dira. Askotan gizartean bertan dauden kontuen inguruan gertatzen da hori. Printzipio bera ageri da antzinako gizarteen ikerketan eta oro har, gure izaeraz hausnarketa egiten laguntzen du zientziak.
Bai gure Homo sapiens espeziearen agerpena, bai eta berezkoak onartzen ditugun portaerak prozesu konplexu baten […]

Amaia Portugal Zante irlatik gertu aurkitutako arrasto batzuk hondoratutako antzinako zibilizazio batenak ote ziren aztertzen aritu da ikerketa talde bat. Ez da hala. Topatutako piezek zementuzkoak badirudite ere, duela bost milioi urte gertatutako fenomeno geologiko natural baten emaitza dira.
Altxor bilatzaile zenbaiten ametsak zapuztu ditu Ingalaterrako eta Greziako ikerketa talde batek. Urpekari batzuek aztarna bereziak aurkitu zituzten Zante irlatik (Grezia […]

Esteban Esteban Fisikariek modu zehatz batean definitu dute segundoa: “9 192 631 770 zesio-133 atomoaren oinarrizko egoeraren maila hiperfin bien arteko trantsizioari dagokion erradiazioaren periodoaren iraupena da”. Baina zergatik zenbaki hori eta ez 9 mila milioi? Zergatik ez borobildu?
Laborategi-saioetan, zenbaki zehatza erabili behar dute, baina naturako fenomenoetan oinarritua dago edonola kontua. Hori esaten da behintzat. Denbora neurtzeko, beharrezkoak […]