Atalaren araberako artxiboa: Kolaborazioak

Amaia Portugal Aurpegiko zenbait ezaugarri gure organismoaren zahartzea neurtzeko bioadierazle apartak dira. Hala ondorioztatu dute Txinako zenbait ikertzailek, hiru dimentsiodun modelazioa erabilita. Guztira 17 eta 77 urte arteko 332 boluntarioren bisaiak baliatu dituzte mapa osatzeko.
Iragarkietako krema eta tratamenduek kontrakoa saldu nahi izaten badigute ere, ez da hain erraza adinean gora goazela ezkutatzea. Besteak beste hori ondorioztatu daiteke Txinako Zientzia […]

Santa Maria Katedrala Fundazioa eta Ondare Eraikiari buruzko ikerketa-taldea “Hiri baten arkeologia eta historia. Vitoria-Gasteizen jatorria (I)” izenburua­rekin Agustin Azkaratek eta José Luis Solaunek argitaratu duten obrak ia 20 urtetan zehar hirian egin diren arkeologia-ikerketak laburtzen ditu. Trilogia horren lehen alean erreferentzia egiten zaio Santa Maria plazan, elizpearen sarreraren aurrean aurkitu den putzuari.
Hau da, 1,4 metroko dia­metroko […]

Amaia Portugal Garun heriotza jasan duten organo emaileak baino ez dira baliatzen gaur egun bihotz transplanteetarako. Hala ere, munduan bigarren aldiz, bihotza geldituta zendu zen pertsona baten organoa hartu, biziberritu eta beste pertsona bati transplantatzeko gai izan dira Cambridgeko Papworth Ospitalean.
Huseyin Ulucanek 60 urte ditu eta Londresen bizi da. 2008an bihotzeko bat izan zuen. Martxoaren hasieran bihotz transplante bat […]

Amaia Portugal Onddo espezie batzuei argi berde moduko bat pizten zaie gauean. Brasilgo eta AEBtako ikertzaile talde batek artikulu batean azaldu berri duenez, zomorroak erakartzen dituzte dir-dir horri esker, eta horiek, aldi berean, lagundu egiten diete haien esporak zabaltzen eta ingurunea kolonizatzen.
Dir-dir egiten duen animalia batengan pentsatzekotan, askori ipurtargia etorriko zaigu gogora, baina hori ez da izaki bizidun distiratsu […]

Amaia Portugal Gaur egungo Libian dagoen Messak Settafet eremua da giza jarduerak paisaian utzitako arrastoen adibiderik goiztiarrena. Cambridge Unibertsitateko ikertzaile batzuek bildutako laginen arabera, hominidoek egindako 75 tresna daude bertan, batez beste, metro karratuko.
Terminoa ofiziala ez bada ere, geologo askok antropozeno deitzen diote gaur egun bizi dugun aroari. Giza jarduerak Lurraren ekosisteman inpaktu nabaria izaten hasi zirenetik orain […]

Amaia Portugal Azken urteotan gehien zabaldu den hipotesiak dio hizkuntza indoeuroparrak duela 8.000 urte inguru iritsi zirela Anatoliatik. Antzinako DNA aztertuta egin berri duten ikerketa baten arabera, ordea, ondorioztatu dute hizkuntzetako batzuk behintzat duela 4.500 urte inguru zabaldu zirela kontinente zaharrean, eta Errusiako estepan dutela jatorria.
Hasi Espainiatik eta Errusiara, hasi Islandiatik eta Indiara, familia bereko kide diren hizkuntzak ditugu […]

Aitor Bergara Lebitazioa da harridura sortzen duen fenomenoa. Magoak ikusi izan ditugu hainbat ikuskizunetan publikoko norbait “ustez” lebitatzen jartzen. Ez dizuegu esango nola egiten duten, dakizuenez, horrelako trikimailuen sekretuak ez baitira argitzen. Aldiz, gaur kontatuko dizuegu fisika alorrean lebitazioa zeri deritzogun eta nola den posible hori gertatzea.
Lebitazioa, oinarrian, bestelako gorputz baten eraginez edo hura ukitu gabe, objektu bat espazioan […]

Amaia Portugal Izurri agerraldien eta klimaren gorabeheren arteko lotura aztertu dute Osloko Unibertsitateko zenbait ikertzailek. Ondorioztatu dutenez, arratoi beltzak ez ziren pandemiaren gordailu izan Europan. Horren ordez, Asiatik kontinente zaharrera behin eta berriz iristen zen gaitza, itsasontzien bidez.
Izurri Beltzak milioika lagun hil zituen Asian, Europan eta Afrika iparraldean; edozein hondamendik edo gerrak baino gehiago. 1347a eta 1353a […]

Amaia Portugal Marka guztiak gainditu ditu Tokioko Unibertsitatean eraiki duten erloju baten zehaztasunak: 16.000 milioi urte luzean behin segundo bakarreko gorabehera du, eta Lurrak iraungo duena baino gehiago da hori. Sare optiko batean oinarritutako denbora neurgailu eredu berri bat da.
Ordulari arruntek orduak, minutuak eta segundoak adierazten dituzte, eta hori aski da egunerokoan denbora neurtzeko erabiltzen ditugun balioetarako. Trenik ez […]

Amaia Portugal Ur tanta batek gainazal bat jotzen duen unea grabatu dute urratsez urrats MITeko bi ikertzailek, euri ostean geratu ohi den lurraren usainaren moduko hori nondik datorren argitzeko. Tantak lurzoruarekin inpaktua egiten duenean burbuila txiki batzuk sortzen direla ikusi dute, eta litekeena da horiek eramatea lurraren aromak eguratsera.
Euri zaparrada arinek usain berezia uzten dute ingurunean, batez ere denbora […]