Zientzialari
Kategorien artxiboa 179 artikulu
Lengoaia naturala erabiliz pertsonekin komunikatzeko gai diren sistemak dira elkarrizketa sistema automatikoak. Hauek diseinatzeko bi metodologia nagusi erabiltzen dira. Lehenengoa, sistemak erabiltzaileari eman ahal dizkion erantzunak eskuz diseinatzea eta programatzea da. Baina, zer gertatzen da elkarrizketa konplexua eta luzea bada? […]
Edorta Santos: “Terapia zelularrak estrategia terapeutiko berriak garatzeko aukera ematen du” #Zientzialari (158)
Terapia zelularrean zelulak erabiltzen dira osagai aktibo gisa eta medikamentu arruntek dituzten mugetatik haratago joatea ahalbidetzen du estrategia terapeutiko berriak garatuz. Medikuntzaren arloan aplikagarritasuna izan dezake gaixotasun kroniko, neurodegeneratibo zein immunogenikoetan. Honen harira, zelula amek zeresan handia dute terapia zelularrean […]
Lore Zumeta: “Biziraupenerako analisiari esker lesio bat sufritzeko arriskua estima daiteke” #Zientzialari (157)
Biziraupenerako analisia gertaera bat izan arteko denbora aztertzen duen teknika estatistikoen multzo bat da. Horrela, hainbat gertaera ikertzeko oso erabilgarria den analisia bilakatu da, hala nola medikuntzan, farmakologian edota kirolean aplika daitekeena. Nola jakin dezakegu kirolari batek lesio bat sufritzeko […]
José Ignacio Royo: “Folazio teoriaren aplikazioak hainbat eremutan daude, prozesu anitz modelizatzeko” #Zientzialari (156)
Foliazio teoriak espazioak ikertzen ditu eta espazio horien deskonposizioa beste azpiespazio batzuetan nola ematen den. Izan ere, foliazioa (erregularra) barietate baten partizioa da, dimentsio bereko hainbat azpibarietatetan. Hau da, liburu bat bezalakoa litzateke, non haren orriak hainbat geruzaren antzera bezala […]
Ana Arrieta: “Konposatuen sintesiari esker minbizia tratatzeko medikamentuak sor daitezke” #Zientzialari (155)
Kimika Organikoan, konposatuen sintesiak prestakuntza prozesu bati egiten dio erreferentzia. Xedea da bi erreaktibo edo hasierako produktu desberdinak sintetizatzea eta produktu edo konposatu berri bat sortzea. Produktu hauek ezagunak izan daitezke, hala nola, naturan aurkitu ahal diren materialak, edo ezezagunak […]
Jose Miguel Campillo: “Simulazio multifisikoei esker baterien degradazioa moteldu daiteke” #Zientzialari (154)
Simulazio multifisikoek batera gertatzen diren hainbat fenomeno aztertzeko aukera ematen dute. Bateria-multzoen funtzionamendua, adibidez, sistema konplexua da, une berean hainbat prozesu gertatzen direlako eta horren azterketak etorkizuneko prozesuen berri izatea ahalbidetzen du. Egun, bateria eta superkondentsadoreak mugikorretan, ordenagailuetan eta ibilgailu […]
Zuriñe Baña: “Itsas zabaleko mikroorganismoen azterketak aldaketa klimatikoa aurreikusteko aukera ematen du” #Zientzialari (153)
Itsas zabalaren aktibitate eta masa gehiena mikroskopikoa da. Beraz, komunitate mikroskopikoen ezaugarriak eta hauek baldintzatzen dituzten faktoreak ezagutzea garrantzitsua da. Esaterako, prokarioto-komunitateen konposizioa, dibertsitatea eta aktibitatea aztertzeak, itsasoko materia organikoaren eraldaketan zerikusia duten prozesuen arteko erlazioa ezagutaraz dezake. Itsasoko materia […]
Basilio Sierra: “Ikasketa Automatikoak minbizia diagnostikatzeko eta tratatzeko ereduak sor ditzake” #Zientzialari (152)
Adimen artifizialak estatistikak ematen dituen datuak aztertuz, zientziaren hainbat arlotan aplika daitezkeen paradigmak eskaintzen ditu. Robotikaren arloan, robot sozialen ikerketak aipatzekoak dira, izan ere, haien prosodia, autonomia, harremanetarako gaitasunak eta naturaltasunaren azterketak, Ikasketa Automatikoaren barnean kokatzen dira. Ikasketa Automatikoak arlo […]
Aitor Payros: “Arroken erregistro geologikoaren analisiak klima-aldaketak aurreikusteko aukera ematen du” #Zientzialari (151)
Paleoklimatologia antzinako klimak ikertzen dituen zientzia da. Hortaz, erregistro geologikoaren azterketa paleoklimatikoak Lurrean dauden eta milioika urte dituzten arrokak aztertzen ditu, sedimentuak eratu ziren garaietan eman ziren aldaketa klimatikoen aztarnak bilatzeko helburuarekin . Arrokek, sortu ziren garaiko ingurumen baldintzen […]
Marta Urdanpilleta: “Artilea isolatzaile termiko eta akustiko natural ona izan daiteke ” #Zientzialari (150)
Egun , bi polimero mota aurki ditzakegu: alde batetik, petroliotik eratorritako polimeroak eta bestetik, jatorri naturala dutenak, izaki bizidunok sortzen ditugunak, alegia. Jatorri naturaleko polimeroen barnean proteinak aurkitzen dira, keratina, esaterako. Keratina ilean edota artilean aurki daitekeen proteina da. Prozedura […]