Archivo de Etiquetas:: robotak

Robotak gero eta ugariagoak dira industria-prozesuetan, ataza errepikakorrak azkar, zehatz eta modu fidagarrian egiteko duten ahalmenagatik. Gaur egun, kontrolagailu digitalen bidez eragiten zaie robot horien giltzaduren motorrei. Horiek guztiek modu eraginkor batean lan egin dezaten garatzea eta programatzea ez da erronka makala. UPV/EHUko Unai Ugalde Olea ikertzaileak, ildo horretatik abiatuta, robot edota sistema horiek energia-eraginkortasun handiagoz higiarazteko bidea aztertu du. […]

Xabier Díaz Silvestre
Nire irakasle batek orain dela 30 urte, robotek bizimodua erraztuko zigutela esaten zigun. Lan fisiko, errepikakor eta monotonoak euren “esku” geldituko zirela eta guretzako, pentsatzea, gauzak asmatu, diseinatu eta kudeatzea eta horrelakoak geldituko zirela. Bere ustez, lan orduak murriztu eta hobeto biziko ginen, bai lanean, bai lanetik at, aisialdirako denbora gehiago edukiko baikenuen.
Ez. Ez zuen asmatu. […]

Gorka Azkune

Ikasteko gaitasuna gizakien ahalmen esklusibotzat hartu izan dugu urte askotan zehar, nahiz eta hori ez den zuzena. Beste animaliek ere gurekin partekatzen dute trebezia hori. Norberak izandako esperientzietatik ondorioak atera eta antzeko kasuetan aurkitzen garenean, erabaki hobeak hartzeko balio digu ikasteak. Beno… edo horrela behar luke behintzat!
XX. mendearen erdi-aldean adimen artifizialaren inguruko lehen lanak hasi ziren. […]

Amaia Portugal
Indiako Ozeanoak 73 milioi kilometro karratu baino gehiago du azaleran, eta ia lau mila metroko sakonera batez beste. Ustez bertako uretan galdu den Malaysia Airlines konpainiaren hegazkina 63,7 metro luze da, eta 60,9 metro zabal hego baten muturretik bestera; itxura guztien arabera puska txikiagoetan zatituta dago, gainera. Nola bilatu orratz bat, halako lastategi erraldoi batean?
Estatuek eta zenbait […]

Asteon zientzia begi-bistan igandeetako atala da. Astean zehar sarean zientzia euskaraz jorratu duten artikuluak bilduko ditugu. Begi-bistan duguna erreparatuz, Interneteko “zientzia” antzeman, jaso eta bilduta eskaintzeko helburu dugu. Zeri buruz hitz egin da sarean? Eman diezaiogun begirada bat.
2012an Uppsalako Unibertsitateko ikertzaileek Afrikako Hegoaldeko 11 herrietako 220 pertsonen aldaera genetikoa aztertu zuten, hauen harremanak eta diferentziak antzemateko. Ikerketak […]