Ana Arrieta: “Konposatuen sintesiari esker minbizia tratatzeko medikamentuak sor daitezke” #Zientzialari (155)

Dibulgazioa · Zientzialari

Kimika Organikoan, konposatuen sintesiak prestakuntza prozesu bati egiten dio erreferentzia. Xedea da bi erreaktibo edo hasierako produktu desberdinak sintetizatzea eta produktu edo konposatu berri bat sortzea. Produktu hauek ezagunak izan daitezke, hala nola, naturan aurkitu ahal diren materialak, edo ezezagunak, hau da, propietate eta aplikazio berriak dituztenak.

Sintesiaren prozesua aurrera eramateko, kimika konputazionala erabil daiteke. Tresna honek erreakzioa zergatik gertatzen den eta erreakzio hori gertatzeko baldintza onenak zeintzuk diren aztertzeko aukera ematen du.

Konposatuen sintesiari esker sortzen diren produktuak hainbat aplikazio izan ditzakete, adibidez, minbizia tratatzeko botiken garapenean, plastikoaren berrikuntzan edo ingeniaritzan erabiltzen diren elementuen ekoizpenean.

Kimika konputazionala eta konposatuen sintesiari buruzko etorkizuna eta erronkak ezagutzeko, Ana Arrieta UPV/EHUko Kimika Fakultateko Kimika Organikoa I saileko ikertzailearekin bildu gara.

Zientzialari” izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.