Eguzki Sistema osatzen duten beste planetak ikertzeak Lurra eta bertan gertatzen diren zenbait zirkunstantzia hobeto ulertzen lagundu dezake. Adibidez, Artizarrean dagoen berotegi-efektua edo Marten gertatzen diren hauts-ekaitzak gure planetan ere izaten ari direnez, haiek aztertuta informazio baliagarria batu daiteke Lurreko […]
Nola lagundu dezake kimikak historiaurreko abeltzaintzaren inguruko ikerketan? Paleontologia bezalako diziplinek gure arbaso eta beraien bizi-ohiturak ezagutzeko aukera ematen digute; baina, hezurrak soilik aztertuz, zaila izaten da abeltzaintzaren ohitura primitiboen nondik norakoak ezagutzea. Kasu hauetan, paleontologoek beste ikerketa alorretan aritzen […]
Ugalketa sexualaren bidez ugaltzen diren izaki dioikoetan, hots, arrak eta emeak dauden espezieetan, genero bereizketa sexu determinazio genetikoari esker gertatzen da (gizakien kasuan X eta Y kromosomak). Hala ere, ingurunean gertatzen diren aldaketek genetikoki egokitutako sexua aldatzea eragin dezakete espezie […]
Itsas genetika itsasoan bizi diren espezien DNA ikertzen duen zientziaren arloa da. Itsas organismoen genetikaren azterketa oso garrantzitsua izaten da itsas kudeaketa jasangarria ahalbidetzeko. Izan ere, organismo bakoitzaren espezieak ezagutzeak biodibertsitatea babesten laguntzen du. Baina, kasu batzuetan, organismoak identifikatzerakoan zailtasunak […]
Iturri berriztagarrien aldeko apustua egin dute aspalditik energiaren inguruko politika desberdinek, karbono gasen isurketa murrizteko eta klima-aldaketari aurre egiteko asmoarekin. Energia iturri hauen artean gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira bioerregaiak, hots, bizirik dagoen biomasatik lortzen diren erregaiak. Bioerregai […]
Edozein hizkuntzak bezala, euskarak ere corpusen beharra du. Testu bilduma hauek hizkuntza-lagin errealak diren heinean, berebiziko garrantzia dute hizkuntza-teknologien munduan eta ezinbestekoak dira hizkuntzalaritza-ikerketetan. Bilduma erraldoi hauek oso erabilgarriak izaten dira eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun hizkuntza-teknologietako tresnak garatzeko. Besteak beste […]
Orientazio Problema (Orienteering Problem, OP) matematikaren arloan aztertzen den ibilbideen optimizazio problema bat da. Saltzaile ibiltariaren problema (TSP) ospetsuaren aldaera den ibilbide-problema honen helburu nagusia da, ibilbidearen gehienezko luzera errespetatuz, bisitatutako herrietan jasotako sarien batura maximizatzen duen ibilbidea aurkitzea. Ibilbide-problema […]
Jakintza-arlo desberdinetako profesionalen ikerketak ezinbestekoak izan dira azken mendean ehun-ingeniaritzaren arloan eman diren aurrerakuntzak errealitate bihurtzeko. Zientzia honen helburu nagusia ehunen eta organoen funtzioa berreskuratu, mantendu edo hobetzeko erabiltzen diren egitura biologikoak garatzea da. Ehun-ingeniaritzan erabiltzen diren biomaterialak gorputzarekin elkarrekintzan […]
Euskal Herriak, haren kokapena dela-eta, beti izan du lotura handia itsasoko lanekin. Asko izan dira euskal arrantzaleek ustiatu dituzten arrain motak eta sarritan ustiapena ez da modu kontrolatuan gauzatu. Zorionez, egun, ustiapen jasangarriago baten aldeko kontzientzia garatuago daukagu. Arrantzaren jasangarritasun […]
Gizartearen eta osasunaren alorreko erronkarik garrantzitsuenetariko bat dugu Alzheimerra. Gaixotasuna pairatzen duten pertsonei behar bezalako arreta eman ahal izateko eta gaixoen kopurua murrizteko ezinbestekoa da diagnostiko ahalik eta goiztiarrena egitea eta prebentzio-neurri egokiak hartzea. Diagnostiko eta prebentzio-neurrietan erlazio zuzena dute […]