Uxune Martinez Astronomia Hiriak argiz bete ditugu. Horren ondorioz, gauean zerupean jarriz gero gizateriaren heren batek ez du Esne Bidea ikusten eta europarren %60ak ere ez du ikusiko. Argiak itsutu gaitu. Arantxa Iraolak Berrian argi kutsaduraren ondorioei so egin die […]
Ezaguna denez, jarduera fisiko altuak energia-eskari altuagoak sortzen ditu. Giharrek lan gehiago egitean, uzkurketa-zikloak gauzatzeko beharrezkoa den gainerako energia (ATPa) sortzeko oxigeno gehiago garraiatu behar da gihar-zeluletako mitokondrioetaraino. Bai zirkulazio-sistemak eta bai arnas aparatuak hartzen dute parte oxigeno gehigarri hori […]
Uxue Razkin Medikuntza Bioteknologiaren bitartez bihotz muskuluak sortzea lortu du Columbiako Unibertsitateko (AEB) ikertzaile talde batek. Zelula ama pluripotente induzituetatik eratorritako kardiomiozitoak baliatu dituzte karga elektrikoak jasotzean bihotz muskulu baten antzera funtzionatzen duen ehuna lortzeko. Egokitze elektromekanikoa baliatu dute bihotza […]
Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Igeri egiten, lasterka egiten, hegan egiten ———————————————————————————————————– Oxigeno gehiago garraiatu behar denean bi aukera dituzte animaliek. Odolean arnas pigmentuaren (hemoglobina, hemozianina edo beste baten) kontzentrazioa igotzea da aukera horietako bat. Oxigenoarekin konbinatzen dira […]
Juan Ignacio Pérez Iglesias Jarraian, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak 2017an izandako jardueraren berri ematen dugu. Jarduerak haien izaeraren arabera antolatu dira. Atal berezietan jaso ditugu beste erakunde batzuekin izandako kolaborazioak eta Katedrako zuzendariaren partaidetza izan duten aurkezpenak (hitzaldiak, mahai inguruak […]
Naturaren osagaiak ikasteko, zientziak sailkapenak egin behar ditu. XVII. mendean, esplorazioaren aro kolonizatzailearekin batera, etnia ezberdinen giza taldeen sailkapena hasi zen eta arraza kontzeptua jaio. Arraza, taxonomikoki, espeziearen azpitik sailkatuta dago, ezaugarri fisiologiko batzuk komunean izateari deritzo. Gizakiak zientifikoki sailkatzeko […]
Uxue Razkin Astronomia eta astrofisika Esne Bidearen erdian eta Lurretik 25.000 argi-urtera dagoen zulo beltz erraldoiaren inguruan, dozena bat zulo beltz txiki detektatu ditu Columbiako Unibertsitateko (AEB) astronomo-talde batek. Ikertzaileek iradoki dute gure galaxiaren zulo beltz erraldoiaren inguruan beste 10.000-20.0000 […]
Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Igeri egiten, lasterka egiten, hegan egiten ———————————————————————————————————– Ospe handiko narra-lasterketak egiten dira Alaskan. «The Copper Basin 300» da horietako bat, horri buruz aritu gara aurreko atalean. Beste bat Iditarod izenekoa dugu; lasterketa ezagunena […]
Ikerketa-arlo desberdinen arteko bategitea betidanik izan da garai bakoitzaren errealitatea modu orokor eta fidagarrian islatzeko tresna zoragarria. Zentzu horretan, naturaren, literaturaren eta zientziaren arteko lotura da, agian, gizakiak mundua elkarren osagarri diren hainbat ikuspegitik aztertu eta irakasteko modu harrigarrienetako bat […]
Nanoteknologia gazteei hurbiltzea da nanoKOMIK egitasmoaren helburura. NanoKOMIK bi erakunderen eskutik sortzen da, CIC nanoGUNE eta Donostia International Phyiscis Center (DIPC), Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren (FECYT) laguntzarekin. NanoKOMIK nanozientzia eta nanoteknologia alorrean ematen diren aurrerapenak ezagutarazteko tresna da, nanofikziozko […]