Uxue Razkin Biologia Birgus Latro artropodo lehortarra aurkeztu digu Juan Ignaciok. 40 cm-ko gorputz-luzera du, eta 4 kg-ko masa. Ez da munduko karramarrorik handiena, halere. Tropiko aldeko uharteetan bizi da, Indiako Ozeanoan eta Ozeano Barean. Kokoez, pikuez eta bestelako materia […]
Uxue Razkin Neurozientzia Ikerketa berri baten arabera, garunaren eremu batek hazten jarraitzen du helduaroan ere. Orain arteko teoriak dio haur jaioberri baten garunak baduela jada helduaroan izango duen neurona-kopuru bera (90.000 milioi inguru neurona). Horren arabera, haurra hazten doan heinean […]
Oxigenoa Antartidako itsaso izoztuetan bizi diren Channichthydae familiako arrainek talde guztiz bitxia osatzen dute ornodunen artean, ez baitute ez hemoglobinarik odolean, ezta mioglobinarik ehunetan. Horregatik dira zurixkak eta ia gardenak. Hemoglobinak ematen dio kolore gorria odolari; arrain hauek arnas pigmentu […]
Uxue Razkin Astronomia Saturnoko atmosferan haize handia dabil. Zorrotada korronte handi horrek 70.000 km inguru hartzen ditu iparraldetik hegoaldera, gure planetaren tamaina halako bost. Oraindik ez dago korronte horren jatorria zein den edo korronteak dituen energia iturriak zein diren azaldu […]
Mikel Aizpuru Kanpoko ikusle bat Euskal Herrira etorriko balitz eta hemengo unibertsitate-sarea nola eratu den jakin nahiko balu, erraza litzateke erantzuna: hiru unibertsitate publikok (EHU, NUP eta Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitateak) eta hiru unibertsitate pribatuk (Deustukoa, Nafarroakoa eta Mondragon […]
Uxue Razkin Medikuntza Ospitale-eremutik kanpo hartzen den pneumonia heriotza-eragile garrantzitsua da: urtero 1.000 biztanletik 2-8ri eragiten baitie, eta %10-15eko heriotza-tasa baitu ospitaleratzen diren pazienteetan eta, are handiagoa, zainketa intentsiboko unitateetara (ZIU) eramaten dituzten kasuetan. Galdakao-Usansolo Ospitalean eta Barrualdeko Eskualdean egindako […]
Oxigenoa Titikaka aintzirako igela atalean esan dugu Telmatobius culeus igelak ez daukala egiazko birikarik, arnasa larruazaletik hartzen duela. Bada, baina, are harrigarriagoa den beste igel bat: Barbourula kalimantanensis du izen zientifikoa eta Borneoko igel buru zapala (Bornean flat-headed frog) izen […]
Uxue Razkin Internet Gero eta goizago hasten dira haurrak Internet erabiltzen, Net Children Go Mobileren ‘Interneteko arriskuak eta aukerak eta gailu mugikorren erabilera Espainiako adingabeen artean (2010-2015)” txostenaren arabera. Bertan, Espainiako 9 eta 16 urte bitarteko 500 Internet erabiltzaile adingaberi […]
Oxigenoa Jakina da anfibioen arnasketan larruazalak zeregin garrantzitsua betetzen duela. Ez da hain ezaguna, ostera, hainbat anfibio taldetan, garrantzi hori zenbaterainokoa den. Titikaka aintzirako (3.812 m) uretan bizi den igelak ( Telmatobius culeus ) ez du egiazko birikarik, gasen trukerako […]
Endokannabinoide sistemak gure gorputzeko hainbat funtzio fisiologiko eta patologikotan parte hartzen du. Landareek berezko dituzten kannabinoideak zein kannabinoide sintetikoak sistema endogeno hori moldatzeko gai dira. Honen harira, gizakiaren endokannabinoide sistemaren funtzionamendua ulertzea xede duten ikerketa asko egin dira azken urteotan […]