Zulo beltzaren nozio modernoa gurekin egon da 1916ko otsailetik, Albert Einsteinek bere grabitatearen teoria azaldu eta hiru hilabetera. Orduan, Karl Schwarzschild fisikariak, Lehen Mundu Gerran Alemaniako armadan izandako borroken erdian, artikulu bat argitaratu zuen, inplikazio harrigarriekin: eremu guztiz esferiko baten […]
Medikuntza Esofagitis eosinofilikoa diagnostikatzeko metodo ez-inbaditzailea garatu dute Biodonostiako, Tomellosoko Ospitale Orokorreko, Ikerbasqueko eta Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileek. Gaixotasun horren ezaugarri nagusia esofago edo hestegorriaren hantura kronikoa izatea da. Gaixotasun arraroa da, baina gero eta prebalentzia handiagoa du gizartean. Hura […]
Gizakiaren eta ingurumenaren arteko harremanei buruzko gogoeta egiten du Aiora Zabalak Natura gure esku (2022) liburuan. Narrazioaren tresneria eta teknika dialogikoak erabiliz, eta bizipen pertsonalak, gaurkotasun osoko gertakizunak eta ikerketa lanetatik eratorritako ebidentziak tartekatzen ditu egileak. Kontakizunaren protagonista ez da […]
Gosea baino argiagorik ez dago. Atsotitzak ideia bera azpimarratzen duen aldaera asko ditu hainbat hizkuntzatan. Necessity is the mother of invention. El hambre agudiza el ingenio. La faim aiguise l’esprit… kontzeptu argia da, eta ez du azalpen gehiagoren beharrik. Zaila […]
Fisika Esperimentu berri batek nukleoaren teoria nagusiari buruzko zalantzak sortu ditu. Teoria horren arabera, atomo bateko nukleoa kitzikatzean nukleo hori puztu edo hazi egiten da, protoietako batek salto egiten duen arte. Helio-4arekin egindako neurketa berri batean ordea, ez da teoria […]
Dorothy Horstmann 1911ko uztailaren 2an jaio zen Spokanen, Washington (AEB), baina gaztaroaren zatirik handiena San Frantziskon (Kalifornia) igaro zuen. Kaliforniako Unibertsitatean ikasi zuen sendagile izateko, lehenengo Berkeleyn eta ondoren San Frantziskon, 1940an amaitu zuen. Praktikak eta egonaldia San Frantziskoko Ospitale […]
Zientifiko hitza psikologian dauden hitzik eztabaidatuenetakoa izan da eta izaten jarraitzen du. Nekane Balluerka eta Jaume Arnauren Psikologia zientzia gisa: Paradigma eta metodologiako aldaketa nagusiak (2001) liburuak psikologia zientifikoaren historiaz dihardu, psikologia ezagutza zientifikoaren arauak jarraitzen dituen zientzia esperimental gisa […]
Higienearen munduan mendebaldeko gizarteetako emakumeetan funtsezko ideia bat sartu nahian ari dira buru belarri hamaika enpresa. «Zure bagina zikina daukazu eta usain txarra du garbitzen ez baduzu». Mezu hau igortzen duten enpresen asmoa bagina «garbitzeko» dituzten produktuen salmenta areagotzea da: […]
Protoiak eta neutroiak lotzen dituen indar nuklear bortitzaren neurketa berri batek egia deseroso baten aurretiko zantzuak berresten ditu: oraindik ez dugu sistema nuklear sinpleenen gaineko ulermen teoriko sendorik. Indar nuklear bortitza probatzeko, fisikariek helio-4aren nukleora jo zuten. Nukleo horrek bi […]
Ingurumena Araztegi-urek, ondo tratatuta eta diluituta isuri arren, ibaien ekosisteman eragiten dutela frogatu du EHUko Ibai ekologia ikerketa-taldeak. Esperimentu berritzaile baten bidez, hondakin-uren araztegi handi bateko urak kutsadurarik gabeko errekasto batera desbideratu zituzten. Desbiderapenaren aurretik eta ondoren hainbat neurketa eginda […]